Mezua: Jorge Alonso eta Egiptoko euskara

2006-09-18

Permalink 19:30:14, Atalak: Xelebreak, Euskararen_historia  

Jorge Alonso eta Egiptoko euskara

Ekaitz Santaziliaren Euskofilia blogean irakurri berri dut: Jorge Alonso García merkataritza-irakasle eta motorrik gabeko hegazkinen pilotuaren ustez (ez hizkuntzalari, ez arkeologo eta ez historialariaren ustez), faraoien hieroglifikoak (ere!!) euskararen bitartez dezifratu behar dira.

Alonsoren burutazioa ez da gaurkoa. Honezkero, Antonio Arnaiz biologo eta genetistarekin batera idatzi zuen Egipcios, bereberes, guanches y vascos liburuan (Madril, 2000) azaldu zuen. Badirudi sei urte hauetan jo eta ke jarraitu dutela eta ideia berdinak defendatzen dituztela.

Tira, esaerak dioen moduan, "ezin badituzu garaitu, haiekin bat egin". Hortaz, neure harri-koskorra ekarriko dut eta Egipto zaharreko zenbait jainkoren izenak euskararen bitartez azaltzen saiatuko naiz, "maisuen" metodoari jarraituz:

  • Amon > amu + (il)un. Amon haizearen jainkoa zen eta "Iluna" deitzen zitzaion, haizea ez baita ikusten, sentitu egiten da.
  • Anubis > anu ('neke', 'etsipen', 'makalaldi') + bits. Anubisek hildakoen arimak beste mundura gidatzen zituen. Bide neketsua izan behar zuen, dudarik gabe, eta hara joaten zirenei, izerdia ez ezik, ahotik bitsa ere jariatuko zitzaien.
  • Anukis, egiptoeraz Anuket > anu + (li)kits edo, beharbada, (la)ket. Anukis, bestek beste, haragikeriaren jakinkosa zen.
  • Isis, egiptoeraz Ast > (h)aste. Egiptoarren jainkosa handia, amatasunaren eta jaiotzearen jainkosa.
  • Osiris, egiptoeraz Asar > (h)asi + gar. Osiris berpizkundearen jainkoa zen; bizitzaren garraren jabe zen, beraz.
  • Seth, egiptoeraz Suti > su + (a)te edo su + -ti. Seth gaizkiaren jainkoa da, baina baita lehortearen eta basamortuaren jainkoa ere.
  • Sokar > (u)so + kar ('gar'). Sokar, besteak beste, hildakoen eta errementarien zaindaria zen. Hasiera batean, emankortasunaren jainkotzat hartzen zen eta, hortaz, Osirisek bezala bizitzaren garraren jabe ere izan behar zuen. Sokar belatz baten buruarekin irudikatzen da, baina ziurrenik Egiptoko euskaran uso belatzaren izena zen.
Hau bat-bateko saio bat besterik ez da izan. Emandako etimologiak hobetzeko eta falta diren beste hainbat azaltzeko ahalegin guztiak eskertzen dira.

Anubis

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
jajaja! nire blogeko sarreran, Alonsori egotzitako aposizioetan komatxoak jartzea ahaztu dut, baina listo, zuzenketa egina dago.

Egipziarren sineskera zen Ra, eguzkiaren jainkoa lurpean sartzen zela gauez lo egitera eta Nilo ibaiaren azpitik igarotzen zela animalia desberdin bilakatuz, berriz atera arte. beraz Egiptoko ibairik sakratuenari izen ezin aproposagoa eman zioten:

Nilo
Permalink-a mezu RSS 2006-09-18 @ 21:15
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Mezua ez da ongi azaldu:

Nilo: ni [gehi] lo
Permalink-a mezu RSS 2006-09-18 @ 21:17
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Oooooooso ona!!!
Permalink-a mezu RSS 2006-09-18 @ 22:06
Bidaltzailea: shinshari [Bisitaria]
Ziur aski bururatu zaizue beste hau, baina tira, hementxe doa:

ATON: at(a)+on (hau da, aita on), ATON izan baitzen garai batean Faraonek saiatutako Aita Jainko Bakarra (sinbolotzat Eguzkia zuena), izaki eta gizaki guzien aita ona.
Permalink-a mezu RSS 2006-09-27 @ 17:47
Bidaltzailea: Jurtzixabi [Bisitaria]
Oso ona!!!

Larry Trask-ek ere, bere "A history of Basque" liburuan, euskara eta hungarieraren arteko ahaidegoa "frogatu" zuen joko gisa: aspertuta zegoen arratsalde batez, ezagutzen ez zuen hizkuntza baten hiztegiren bat apaletegian itsumustuan aukeratu eta segi aurrera!

Bidenabar, Alonsok eta beste "ikerlari" batzuek 1997 inguruan liburukote bat argitaratu zuten Editorial Complutense-n, "Vascos, hititas y etruscos" edo holakoren bat izanen zen, ez naiz ongi oroitzen (datua interneten aisa ziurtatuko da). Garai hartan Javier de Hoz irakaslearekin doktoretza-kurtso bat egiten ari nintzen, Antzinateko Hispaniako hizkuntzen gainean, hain zuzen ere.

Kurtsoan zehar, Javier de Hozek aukera galanta izan zuen halako xelebrekerien kontura barre egiteko, baina batere graziarik ez zuena (eta kexa publiko bat plazaratu zuen, gutun bat hainbat egunkariri bidaliz eta guzti) argiteletxe publiko eta "serio" batek halako fantasiak publikatzea zen, hainbeste tesi eta ikerketa baliotsu diru zagatik ilunpetan geratzen direlarik...
Permalink-a mezu RSS 2007-10-02 @ 17:42
Bidaltzailea: David Moya [Bisitaria] · http://www.euskararenjatorria.eu/aurkezpena.doc
Donostiaz maitemindu da. Topikoegia hura bezalako rara avisentzat.
Permalink-a mezu RSS 2007-10-08 @ 19:04

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution