Mezua: Masifikazioa aitzakia al da?

2006-09-17

Permalink 16:38:36, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza, Aipuak  

Masifikazioa aitzakia al da?

masifikazioa_ikasgelan

Hona hemen nire harpidetzak irakurtzean aurkitu dudan esaldia (neuk euskaratua):
Askotan, masifikazioa irakasleek erabiltzen duten aitzakia bat da, beren irakaskuntza-alternatibarik eza justifikatzeko.
Ikasturte hasiera honetan, eta Bolognako prozesuak ekarriko omen dituen aldaketak gogoan, guztiz esaldi iradokigarri eta gogo-zirikatzailea iruditzen zait.

Zer uste duzue?

Iturria: Desde mi tarima: a vista de profesor

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Gurean bederen ez dut uste aitzakia erabilgarria denik, ikasgai gehienetan ez baikara hogeita hamar ikasle baino gehiago, eta askotan hamabost baino gutxiago ere izaten garelako (honek eskoletara bertaratze urritasunaz ere pentsarazi egiten du). Ikaslearen ikuspuntutik esan beharra dut masifikatuak ez dauden eskolak zinez probetxugarriagoak iruditzen zaizkidala, eta aukera gehiago ematen dituztela.
Permalink-a mezu RSS 2006-09-17 @ 17:24
Bidaltzailea: Borja Ariztimuño López [Bisitaria]
Nik ere uste dut masifikazioa denon kalterako dela, ezinezkoa baita tratu edo harreman egoki eta emankorrik izatea horrenbeste ikasleekin... Goian ipini duzun argazkiak beldurra ematen du, espero dut gure karreran horrelakorik ez topatzea!
Permalink-a mezu RSS 2006-09-17 @ 17:38
Bidaltzailea: amets [Bisitaria]
Aurreko biekin bat natorrela esan behar dut.Iruditzen zait nahi duenak, aukera duela bere irakaskuntza aukerak ahalbidetzeko. Beste kontu bat da zein puntutarainoko interesa duen eta zein puntutarainoko inplikazioa; irakasten duen horrek benetan ikastea edo memorizazio lan hutsa eskatzen duen.Pentsatzen dut irakasleak gaiarekiko eta taldearekiko erakusten duen interesak garrantzi handia duela eta hainbatek masifikazioa aitzakia merketzat erabiltzen duela.
Gogo-zirikatzaile izan daiteke edo da esan beharko? interesen arabera jokatzen baitugu, batzuetan gainera zer izan daitekeen jakin gabe geureari eutsiz itsu-itsuan, edozein une nahiz aukera erabiliaz geurea defendatzeko.



Permalink-a mezu RSS 2006-09-17 @ 18:08
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Borja eta Amets, ikaskide maiteok! pozten naik aktibo jarraitzen duzuela ikusteak, ikusten diat hasteko gogoz zaudetela. Fite ekinen zioagu elkarrekin txanpa berriari!
Permalink-a mezu RSS 2006-09-17 @ 21:20
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Ni ere pozten nau bota dudan galderari hain laster eta gogotsu erantzun izanak... noiz eta igande batean!!

Lasai egon, Borja. Ez dut uste gure karreran halako masifikazio batera iritsiko garen, zorionez.

Ni ere talde txikien alde nago, 10-20 bitartekoak aukeran. Gaur egun daukagunaren bestelako antolakuntza bagenu, izan genitzake eskola magistraletarako talde handiagoak eta praktikoetarako txikiagoak (mintegiak, ariketak, irakurketak, testu-iruzkinak, etab. egiteko). Baina gaur egun hori oso zaila iruditzen zait.

Ikusten dudan beste arazo bat hauxe da: matrikulatuen kopuruaren eta eskoletara agertzen direnen arteko diferentzia, oso diferentzia handia kasu batzuetan. Honek irakaslearen plangintza arras oztopatzen du, ez baitaki praktikan zenbat ikaslerentzat prestatu behar duen ikastaroa.

Batzuen ustez, Bolognako prozesuak ekarriko dituen aldaketen artean, ikasleen parte hartze handiagoa eta aktiboagoa dago. Eta irakasleok ere horretarako prestatu behar ditugu geure buruak eta geure metodoak. Hoberako izango den denborak esango du!
Permalink-a mezu RSS 2006-09-17 @ 21:45
Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Tira, horrelako gauzak irakurrita dinosauro sentitzen naiz, zeren, ni horrelako geleta (hiper)masifikatuetan ikasitakoa naiz karrera osoa... Gogoan dut Fakultate zaharrean (hots, Gasteizko seminarioaren eraikinean) talde arruntek 150-180 ikasle izaten zituztela; eskolak frontoian ematen ziren... a zer denborak!
Eta, hara, esango nuke gaur egungo 35-45 urte bitarteko guztiok (guztiz gehienok) horrela lizentziatu ginela. Ez dakit datu inportantea den unibertsitateaz dugun irudia ulertzeko... (orain latinezko esaldi aproposen bat gehitu beharko nuke, baina ez zait batere bururatzen).
Permalink-a mezu RSS 2006-09-18 @ 08:31
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Zer moduz Zizeronen "O tempora, o mores!" harako hura? ;-)
Permalink-a mezu RSS 2006-09-18 @ 10:26

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution