Mezua: Irakurle lanpostua Napoliko Unibertsitatean

2006-09-12

Permalink 19:23:59, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza, Deialdiak  

Irakurle lanpostua Napoliko Unibertsitatean

Napoliko Unibertsitatean (Università degli Stui di Napoli L'Orientale) euskara irakurlea izateko lanpostu baten deialdia argitaratu berri da.

Argibide gehiagotarako eta inprimakia lortzeko Almudena Oriberekin hitz egin behar da (Filologia eta Geografi-Historia Fakultateko dekanoaren idazkaria).

Hona hemen deialdiaren testu osoa.

UPV/EHUaren eta Napoleseko Unibertsitatearen (Università degli Studi di Napoli L'Orientale) artean sinaturiko komenioari esker, Napoleseko Unibertsitatean euskararen irakurlearen plaza betetzeko merezimenduen lehiaketarako deialdia egiten da.

Irakurlearen zereginak: Euskarazko eskolak Filologia Iberoerromantzea sailaren barruan. Aldian aldiro, gaztelaniazko eskolak ere bai.

Lanean 2006ko urrian hasteko.

Betebeharrak: Filologian edo Itzul-pengintza eta Interpretazioan Lizentziatua, EGA edo horren baliokideren bat duena. Italiera jakitea balioetsiko da.

Napoleseko Unibertsitatean Doktorego ikasketak burutzeko asmoa azaltzen duten ikasleek lehentasuna izango dute.

Lehentasuna izango dute orobat UPV-EHUko titulatuek.

Aipatutako meritu guztien agiriak erantsi behar dira.

Ordainketak eta laguntzak:
1.-Eskolen ordainketa Italiako erregimen ofizialaren arabera: 1.000 € hilero.
2.- Mediku laguntza eta istripuen aurkako asegurua.
3.-Hirugarren graduko ikasketak egiteko laguntza.
4.- Joan-etorriko bidaiaren dirua.

Eskarien aurkezpena:
Eskariak inprimaki ofizialetan eginen dira (I Eranskina, zeina Dekanotzako bulegoetan eska baitakioke Almudena Oribe andereari, deialdiaren iragarpen honekin batera). Honetan agerian utzi beharko da deialdi honetan eskaturiko betebeharrak betetzen direla; gainera azalduriko meritu guztien inguruko dokumentazioa aurkeztu beharko da.

Izena emateko epea irailaren 28an 13.00etan amaituko da. Eskariak UPV/EHUko Erregistro orokorretan  aurkeztu beharko dira. Erregistroetako ordutegia: astelehenetatik ostegunetara 9.00etatik 13.00etara eta 15.00etatik 16.30etara, ostiraletan eta udako lanaldian 9.00etatik 13.00etara.

Eskariarekin batera, ondoko dokumentazio hau ekarri beharko dute gurakoek, adierazitakoa egiaztatzeko:

1. Curriculum vitae.
2. N.A.N.aren fotokopia.
3. Agertzen diren merezimenduak egiaztatzen dituen dokumentazioa (egiaztatzen ez direnak ez dira aintzat hartuko).
4. Merezimenduak barematzeko adierazgarritzat jo litekeen beste edozein dokumentazio.

Erantzunak, Pingback-ak:

Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution