Mezua: Google Book Search: liburuen barruan bilatu

2006-09-02

Permalink 18:45:02, Atalak: Internet, Liburuak  

Google Book Search: liburuen barruan bilatu

Azken urteotan, Google gero eta baliabide gehiago garatzen ari da; hauetako batzuk nork bere ordenagailuan instalatzeko aplikazioak dira, Google Earth adibidez, eta beste batzuk, aldiz, Interneten bertan erabiltzekoak, hala nola posta elektronikoa kudeatzeko Gmail zerbitzua edo mezu honen gaia den Google Book Search.

Oraingoz proiektuaren beta bertsioa dugu, baina honezkero milaka libururen barruan egin daitezke bilketak eta haietako hainbat osorik ere jaitsi daitezke (full view), eskumen publikoa duten lanak direlako. Liburuak PDF formatuan jaisten dira, baina irudi moduan; hau da, behin liburua zure ordenagailuan izanik, ezin duzu haren barruan bilaketarik egin.

Gainerako kasuetan, bilaketa egin ondoren, eta lanaren ezaugarrien eta copyright eskubideen arabera, zenbait aukera ditugu:

  • Liburuaren orrialde batzuk irakurtzea (limited preview).
  • Liburuaren zati txiki batzuk, bilatutako hitzaren inguruko hiruzpalau lerro bakarrik irakurtzea (snippet view).
  • Liburuari buruzko oinarrizko informazioa bakarrik irakurtzea (no preview available).
google_book_search

Honezaz gain, Google Book Search zerbitzuak liburuei buruzko informazio osagarria eskaintzen dute: non erosi ahal dugun, liburuaren iruzkinak edo zein liburutegitan aurkitu ahal den.

Ziur naiz baliabide oso interesgarri baten aurrean gaudela eta, liburuak gehitu ahala, ezinutzizko bihurtu daitekeela liburu eta aldizkari zaharrekin lan egiten dugunontzat.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Aupa!

Erantzuna idatzi duzun azken sarreran, Complutense eta Googlerenean alegia, idatzi nahi nuen, baina ez dakit zergatik erantzunak itxita daude (dituzu¿?).

Internet baliabide bikaina da filologia edo beste zeinahi zientziarendako eta berri ona da liburutegi berri bat proiektu honetan sartzea. Ikertzaileen arteko tirabira edo inbidiak gainditzeko tenorean gaude, jakintza desberdinek azkarrago aurrera egin dezaten. Ausartuko naiz, euskara bezalako hizkuntza "gutxitu" baten filologiaren kasuan are gehiago batu behar direla indarrak.

Izan ongiiii
Permalink-a mezu RSS 2006-09-27 @ 14:49
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Nire errua izan da zuk aipatu mezuaren erantzunak itxita egotea. Bart gauean idatzi nuen mezuaren zirriborroa eta beharbada nahigabe sakatu nuen erantzunak itxita uzteko aukera, ez dakit.
Konponduta dago, dena dela, eta eskerrik asko abisatzeagatik; bestela ez nintzen ohartuko.
Permalink-a mezu RSS 2006-09-27 @ 18:36

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution