Mezua: Zubererazko herskari ahoskabeei buruzko artikulu bat

2006-09-01

Permalink 18:05:58, Atalak: Euskara, Internet, Aldizkariak, Dialektologia  

Zubererazko herskari ahoskabeei buruzko artikulu bat

Euskonews & Media aldizkariaren 359. zenbakian Céline Mounole euskal filologoaren artikulu bat agertu da: "Occlusives du Souletin: étude acoustique".

Mounole-k zubererazko herskari ahoskabeak, bai hasperendunak (ph, th, kh) eta baita hasperengabeak (p, t, k) ere, aztertu ditu eta horretarako Larraineko berriemaileak baliatu ditu. Gaiari buruzko aurreko lanak berrikusi ditu, herskari ahoskabeen azterketa akustikoa aurkeztu du eta zubereraren herskariak beste hizkuntza batzuen herkariekin erkatu ditu.

Oso oker ez banaiz, artikulu osoa, "Zubererazko herskari ahoskabeen azterketa akustikoa" izenburuarekin, laster aterako da Larry Trasken omenez argitaratuko den liburuan.

Lan bikain eta zorrotza Céline Mounole-k euskal fonetikaren alderdi garrantzitsu batez egin duena.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Erramun Gerrikagoitia [Bisitaria]
Erabiltzea "herskari" terminoa ordez erabili "okklusivo" tzat expressatu "occlusive" iruditzen zait da aritzea an okkultismoa eta obskurantismoa. Apportatione negativokia tzat euskara, euskara moderno eta zientifikoa.
Permalink-a mezu RSS 2006-09-01 @ 19:11
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Arrazoi osoa duzu, Erramun... baldin eta euskaraz eta fonetikaz ezer ez dakien bati buruz ari bazara.

Bestela, zertan da argiago euskaldun alfabetatu batentzat "okklusivo" "herskari" baino? Euskaldun alfabetatu batek aski erraz lotu dezake bigarrena "hertsi" edota "hersketa" hitzekin; eta fonetikaz jakinez gero (bestela, zertarako jakin behar du zer esan nahi duen termino horrek?), are errazago ulertuko du zer esan nahi duen eta terminoa zein hotsekin lotu behar duen.

Euskaraz "herskari" terminoa laurogeietako hamarkadatik hona erabili da; egia esan, euskal filologian adostasun handienetakoa lortu duen terminoa dugu eta, gauzak dauden bezala, hori ez da beti erraza. Terminoak honelaxe finkatzen dira: diziplina batean ari direnek erabiltzen eta onartzen dituzten neurrian. Gehienak dira nahiko "okkultistak" eta "obskurantistak" delako diziplina horretatik kanpo daudenentzat. Edo termino horren ulertze lauso bat baino ez dugu, zehaztasunik gabekoa.

Ildo honetan, ziur zaude euskaldun (eta erdaldun) gehienek ondo dakitela "okklusivo" hitzak zer esan nahi duen?
Permalink-a mezu RSS 2006-09-01 @ 20:12
Bidaltzailea: Erramun Gerrikagoitia [Bisitaria]
Poztu nau, Ricardo, irakurri ahal izateak zure errapostua, zeren batetik bait duzu erantzun eta batez ere datorrelako hori arrapostua kin argudioak; eskertzekoa da eta nik eskertzen dizut, zinez, Ricardo.

Hasi zara esanez “Arrazoi osoa duzu, Erramun... baldin eta euskaraz eta fonetikaz ezer ez dakien bati buruz ari bazara.” eta horrek, zure aitortza horrek, poztu nau ere zeren erakusten (eta irakasten?) du zeozer ba dago an euskal lexikologia lar ongi korritzen ez dena eta nik esanikoak -esango nuke hobeto, nik explizitatuak; zeren ez da hau thematika personala soil gu bion artekoa baizik dimensione publikokoa, dituztelarik irakurtzen eta segitzen hauek dialogoak batek baino gehiagok, nahiz-eta ez badute parte hartzen- ba du funtsik, behintzat neurri batean, zure hitzetan bedere. Ari zara buruz persona hypothetiko bat -prototypo kasik impossible bat, sozietatea da hori baino malguago eta flexibleago- zeinak ez dakien ezer -ezer hori da zeuk izkiriatua- buruz euskara eta phonetika, eta orduan bai, orduan, nuke arrazoi osoa.

Diozu ere ze euskaldun alphabetatu batek aski erraz lotzen ahal du “hertsiki” kin "hertsi" edota "hersketa" hitzak. Hori zuk zeuk diozu baina ni ez nago horren ziur, baina ez naiten joan zidor hortatik aitzina, ez (eta hitza izan balitz “itxiki” orduan ere lotzen ahal luke euskaldun alphabetatuak kin “itxi” eta “itxidura” hitzak?).

“Herskari” terminoa diozu onhartu zela geroago ze larogeiko dekadea eta izan zuen “herskari-k” konsensu handienetarikoa artean disziplina hortan ari zirenak. Bale (edo vale). Esaterako planteaturik “vodka” hitz russoa, zeinak esan nahi du “urtxoa, ur ttipia, ixil ixilean eraten dena kasik sekretuan” eta onhartu izan balitz nola “urtxo” konsensu handiz artean disziplina hortan ari direnak (euskal oinologoak eta alkoholikoak eta alkoholokiko anonymoak kin assessoria hon euskal philologoak eta enparauak)' zer gertzen litzateke? Nik ez nuke ontzat hartuko eta ezta onhartuko. Hala bai? [Ba dakit, horregatio, ze hau exemplu nirea, “urtxoa”, da hain irreal eta absurdua nola da “herskari” real eta soziologikoki sostengatua.]

Mintzo zarela serioski, niretzat lar serio kasik relevanteki kin tremendismo pitin bat, buruz alphabetatuak eta buruz adituak hon hain disziplina -gaur, hemen phonetikea- dizut esaten ezen normalean an hizkuntzarik gehienak behintzat hemen okzidentean noiz behar da irakurri zerbait divulgativo -nola oraiko zure aipu hori blogean; honekin ez diot kentzen valiorik zure lanari baizik kontrara, Ricardo- ez da neurtzen nivel alphabetikoa eta disziplinarioa hon delako thematikea.

Amaitzeko, orai nire partetik, sar nadin kin kuantifikadoreak, kuantifikadore sozialak. Zein porzentaiak daki Nafarroan (Euskal Herrian) euskaraz? Euskaldunetarik zein porzentaia da alphabetatuena? Hau diodala -kuantifikadoreena eta purismo lexikalarena an termino internationak- gomendatzen dizut irakurtzea ha prologoa hon Xabier Amuritza (Euskarazko arrotzhitzak, Erramun Gerrikagoitia, lehenengo editionea, interesatzen zaizuke; nik hemendik nondik nago -Patras, Grezia- ezin dizut zehatzago deus eskaini). Hor, prologo hortan, ikusten ahal duzu (ikus dezakezu) arriskuak hon okklusivismoa eta obskurantismoa kontra gure populu indefensoa. Gainera, hori, hon okklusivo hitza, ez da baizik exemplu bat hon daukagun (“ezarria” daukagun, manu disziplinari eta parazientifiko) okklusivismoa eta obskurantismoa akulturala.

Nahi zendukeen arte.
Patras, Grezia.
Permalink-a mezu RSS 2006-09-03 @ 00:06
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Aupa!

Artikulu osoa irakurri beharrda dago, baina lau hiztun ez zaizkit aski iruditzen, gainera hiztun horien perfila jakitea ongi legoke. Nik Zuberoa garaian ezagutu ditudanen artean alde handia dago herri batean bertan hiztunetik hiztunera eta kontestu linguistikoaren arabera. Nire pertzepzio xume eta ez zientifikoa da abiadura handian eta bolumen baxuan solasten direnean esate baterako, hasperenak askoz gutxiago markatzen dituztela, eta zaharrek gazteek baino gehiago.
Permalink-a mezu RSS 2006-09-04 @ 23:08
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
(nahi gabe mezua bidali dut, eta zati bat jarri gabe geratu zait)

Interesgarria litzateke herri bereko belaunaldi desberdinak kontuan hartzea eta gainera kontestu linguistiko desberdinetan probak egitea, enfasidun perpausetan, edo galderetan, xuxurlatzean eta abar hasperenak iraupen eta indar berbera duen ikusteko.
Permalink-a mezu RSS 2006-09-04 @ 23:13

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Ricardo Gómez(r)en Facebook soslaia

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution