Badirudi esamolde horretaz pentsatu zuela Tontxu Campos Hezkuntza sailburuak (latinez ez, segurki) EHUko sindikatuekin banan-banan elkarriketatzea pentsatu zuenean. Eta ondo atera omen zaio jokoa.
Elkarrizketa horien ondorioz, Eusko Jaurlaritzak eta LAB eta STEE-EILAS sindikatuek akordio bat (PDF) sinatu dute unibertsitateko irakasleen ordainsariei buruz. Gainerako sindikatuak akordiotik kanpo geratu dira, ordu arteko batasuna hautsi delarik.
Akordioa, nire iritziz, aurrerapen bat da, baina Jaurlaritzaren hasierako proposamenetatik hurbilago dago, sindikatuenetatik baino. Hala ere, batek pentsa dezake zerbait lortzea hobe dela, ezer ez izatea baino. Irakasleen ebaluazioetarako eskakizunak eta baldintzak zehazten direnean (nola neurtuko da "kalitatea"?, nola "bikaintasuna"?), orduan jakingo dugu akordioa baliagarria izan den.
Argibide gehiago:
Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat
blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos
a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

