Mezua: Patxi Juaristiri egindako elkarrizketa eta unibertsitateko irakasleen soldatak

2006-07-01

Permalink 18:25:00, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

Patxi Juaristiri egindako elkarrizketa eta unibertsitateko irakasleen soldatak

Euskonews & Media aldizkari digitalaren azken aleak Patxi Juaristi Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Zuzendariari egindako elkarrizketa bat argitaratu du.

Elkarrizketa mamitsu horretan, bestak beste, Patxi Juaristik honako gaiez jardun du: unibertsitate irakasleen soldata-eskariak, Bolognako prozesua, Euskal Unibertsitate Sistemaren Legea (PDF), unibertsitatea eta gizartea, selektibitate azterketa, unibertsitatea eta lan-merkatua, etab.

Pasarte asko atera litezke eta iruzkindu, baina bat hautatzekotan, honako honekin geratzen naiz, pil-pilean dagoen unibertsitateko irakasleen soldaten arazoari dagokiolako:

Eta zer diote beraiek [sindikatuek produktibitate-osagarriei buruz]?

Hasieran ezetz, ez zituztela produktibitate-osagarri batzuk nahi, soldata igoera baizik. Hau da, berdin dio zuk zenbat argitaratu duzun, zer nolako eskolak ematen dituzun edo zenbat biltzarretara joaten zaren… Denentzat diru kopuru bera, eta gainera automatikoki. Eta Jaurlaritzak esan du: prest gaude soldatak igotzeko baina produktibitatea kontuan hartuta. Ez diegu guztiei berdin ordainduko; lan gehiago egiten duenari, eskolak hobeto ematen dituenari, unibertsitateari ekarpen handiagoa egiten dionari, diru gehiago emango diogu. Eta hor dago eztabaida.

Tira. Planteamenduak guztiz arrazoizkoa dirudi. Hala izanik, zer moduz Jaurlaritzan bertan, Legebiltzarrean, Udaletxeetan, Diputazioetan, eta abarretan aplikatzen hasiko bagina? Eta goiko karguetatik hasita, ahal bada.

Has gaitezen, bada, erakunde horietan ere bakoitzak duen mailaren azpiko oinarrizko soldata bat ematen (hau ezinbesteko baldintza da) eta soldataren igoera produktibitatearen arabera neurtzen. Osagarriak karguek berek (ez haien idazkariek-edo) eskatu beharko dituzte, horretarako dozenaka inprimaki betez (ahal bada, aldian behin bakarrik dabilen web gune batean formularioak betez) eta beren merezimenduak frogatzeko hainbat fotokopia eta txosten erantsiz (hemen ere ez tranparik egin, idazkariak bakean utzi). Hurrengo urtean prozesua errepikatuko da, eta formulario berdintsuak eta fotokopia eta txosten berdintsuak eman beharko dituzte; "berdintsuak" diot, zeren erakundeak ahalegin guztiak egingo baititu guztiz berdinak izan ez daitezen eta, ondorioz, karguek (eta ez haien idazkariek) berriz bete ditzaten. Eta orobat urtero-urtero.

Urte batzuk pasata, sistema gustuko badute, heda dezagun unibertsitatera eta beharrezko jotzen duten tokietara. Ados?

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: txetxu [Bisitaria]
Barkatu atrebentzia, baina egia al da irakasleen hileroko soldatan garai bateko 83 talegoko igoera eskatzen dutela? Egia bada: txunditua gelditu naiz. Ez al da gehiegitxo?
Permalink-a mezu RSS 2006-07-11 @ 21:16
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Kostatzen zait lehengo talegotan kalkulatzea, baita hilabeteka ere.

Dakidana da unibertsitateko irakasleen soldata ez dagokiola funtzionario bezala duen mailari. Hobeto esanda, Eusko Jaurlaritzaren funtzionario bezala izango genukeen mailari (26, 27 eta 29 mailei, irakasle motaren arabera).

Arazoa konplexua da. Euskal Autonomia Erkidegoko unibertsitate-irakasle funtzionariook Espainiar Estatuko funtzionarioak gara legez, baina Eusko Jaurlaritzarenak "diruz", Jaurlaritzak ordaintzen dituelako gure soldatak.

Hala ere, ez digu ordaintzen bere "legezko" funtzionariei bezala, dexente gutxiago baizik (6.000 bat euro gutxiago urtean). Eta horixe da eskatzen duguna: oinarrizko soldata Madrilek jartzen digunez, Jaurlaritzak osagarrien bitartez soldata igotzeko duen eskumena baliatuz, diferentzia hori bermatu dezala. Baina benetan eta guztiei bermatu, oinarrizko diferentzia delako eta ez norberaren merezimenduei dagokiena. Hori beste historia bat da (askoz konplexuagoa, egia esan).
  • EHUko irakasleen aurtengo soldatak (PDF)
  • EAEko ertainetako irakasleen aurtengo soldatak(funtzionarioenak bakarrik)(PDF)
Taulak ez dira oso erra ulertzen, baina ez dut informazio argiagorik aurkitu.
Permalink-a mezu RSS 2006-07-11 @ 22:41

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution