El Correo egunkariak, gaurko edizioan, Iruña-Veleiako aztarnategietan aurkitutako inskripzioei buruzko albiste hau argitaratu du: "Las palabras en euskera halladas en Álava son las más antiguas que se conocen".
Titularraren erabatekotasuna gorabehera, artikuluan zehar aski argi geratzen da oraingoz goiz dela inskripzio hauetaz iritzi seguru bat emateko eta zuhur jokatu behar dela, azterketa zehatz eta sakonak behar baitira. Antza denez, inskripzioen azterketa Henrike Knörr eta Joaquin Gorrochategik egingo dute.
Aurkituriko inskripzioak K.o. III-IV mendeetakoak izan daitezkeela adierazten da artikuluan, behin-behineko datazio moduan bederen.Artikuluan aipatzen diren euskal hitzak hauexek dira:
Bistan da hitz hauetako batzuek itxura "modernoegia" dutela, baina jakin beharko litzateke zein diren inskripzioetan agertzen dituzten benetako forma eta grafia. Bien bitartean, euskararen gramatika historikoari dagokionez, arazo franko sorrarazten dituzte, hala nola hitz hasierako palatalizazioaren (jan, jainkoa) edo artikuluaren agerpena (jainkoa). Bestalde ata formak Mitxelenaren hipotesia bermatuko luke, alegia gaurko aita antzinako atta baten despalatalizazioaren ondorio izan litekeela.
Bide batez esanda, inskripzio hauen aurkitzeak bere lekua lortu du dagoeneko gaztelaniazko Wikipedian.
Iturriak:
Eguneratzea (2006-06-12):Atzoko mezuan aipatutako hitzak ez ezik, gaur Gorri ere aipatzen da.
Mezu honen iruzkin batean iragarri duenez, Kepa Dieguez "urdin izar" delakoari buruz idazten hasi da EtnoMet blogean.
Bide batez, Alfonso Alonsok, Gasteizko alkateak, ez du aukera galdu beragan ohikoak diren tontakeria horietako bat botatzeko.
Iturriak:
Dagoeneko artikulua eta ehundik gora iruzkin daude.
Eguneratzea (2006-06-15):
Bueno, arratsalde bat etxetik kanpo eta oilategian iraultza!!
Askok dakizuenez, gaur Iruña-Veleiako aurkikuntzei buruzko prentsaurreko bat izan da. Bertan, indusketen zuzendaria den Eliseo Gilek eta euskarazko inskripzioak aztertzeko ardura duten Joaquín Gorrochategik eta Henrike Knörrek parte hartu dute. Dagoeneko hedabide batzuetan irakurri ahal izan dut prentsaurrekoan esandakoez:
Bide batez, Pruden, Celtiberia-net-eko eztabaida edota beste foro, artikulu eta hedabide batzuk irakurriz gero, erraz konturatu gaitezke arazoak planteatu dituzten aurkikuntza bakarrak ez direla izan euskararekin lotuak. Kalbarioak berak eta are latinezko inskripzio batzuek zer esan franko eman dute. Besteak beste, Hartzak Celtiberia.net-en aipatuetatik abiaturik, lotura hauek aurkitu ditut:
Gastiz, eskerrik asko publizitateagatik. Amalur, besarkada bat zuri ere. Hartza, eskerrik asko zuri ere gorespenengatik.Eguneratzea (2006-06-16):
Atzo galdera txiki bat egin nuen, ustezko jaun zela eta: ziur hala dela?
Gaurko berriei esker jakin dugu inskripzioan agertzen den forma IAVN dela. Beraz, j-rik ez.
1991. urtean, Serafin Ruiz izeneko ikasle batek Gorbeiako Zubialde leizean pintura apur bat aurkitu zuen. Gutxi irudituta, margo ikusgarriak egin zituen (20 figura eta 50 zeinu arraro) eta aurkikuntza iragarri. Lana bikaina zen, begi-bistara benetakoak ematen zuten, baina azterketetan espartzu-arrastoak aurkituta jakin zuten margoen egilea Serafin bera zela. Aurkikuntzen aurrean adituek diskrezioa eskatu zuten arren, orduko politikariek lau haizeetara zabaldu zuten berria.Gaineratu behar da hasiera batean pinturak aztertu zituzten Euskal Herriko adituek benetakotzat jo zituztela. Alemaniako laborategi batean aurkitu zituzten geroago "Scotch Brite" famatuaren arrastoak. Bestalde, Serafin Ruizek dirutza ederra jaso zuen Arabako Diputazioak emana, baina Espainiako Epaitegi Gorenak, azkenean, dirua itzularazi zion.
. Bukatzeko, ohar pertsonalago bat. Utikan zenizoak! Bada tamala zerbait interesgarri aurkitzen den bakoitzean kristo guztia "zuhurtzia" gora eta behera aritzea, eta bazter guztietan trikimailuak eta engainuak besterik ez ikustea. Sakoneko arrazoia hauxe da: euskara susmopean dago, beti susmopean.
Bada, inskripzio horretan lehengoarekiko dagoen aldaketa hain da ikaragarria ezen, benetan, sentitzen dut hain lehor esatea, baina nire uste apalean Mitxelenaren Fonética-n esaten den ezerk ez digu argitasunik ematen benetan gertatzen ari denaz.