Mezua: Keinu Hizkuntzen II. Astea EHUn

2006-05-16

Keinu Hizkuntzen II. Astea EHUn

Euskal Herriko Unibertsitateko Filologia eta Geografi-Historia Fakultateak eta Keinu Hizkuntza Ikerketa Taldeak (KHIT) Keinu Hizkuntzen Bigarren Astea antolatu dute.

Keinu hizkuntzei
buruzko ekitaldi guztiak Fakultateko Gradu Aretoan izango dira, maiatzaren 22tik 26ra.

Antolatutako ekitaldiak hauexek dira (programa osoa PDFn):

  • Deborah Chen Pichler (Universidad de Gallaudet, EEUU) irakaslearen doktorego ikastaroa, Sign Language Acquisition izenburupean eta Lingüística-Hizkuntzalaritza sailarteko doktorego programaren barruan
  • Estatuko eta Europako hizkuntzalarien hitzaldiak.
  • Keinu hizkuntza ikasteko oinarrizko ikastaroa.
  • Keinu hizkuntzen poesiaren inguruko hitzaldia.

IISLS_kartela

Doktorego ikastaroa hirugarren zikloko ikasleei eta ikerlariei zuzenduta dago; beste ekitaldi guztiak, ordea, doainik dira eta ez dago aurretik izena emateko beharrik. Nolanahi ere, unibertsitateko ikasleek aukera askeko kreditu bat lotu ahal dute, eta horretarako inprimaki bat (DOC) bete behar dute.

Interesatuak Javi Fernandezekin jar daitezke harremanetan: jabitxin[a bildua]gmx[puntua]net

Bide batez, Ibon Sarasolak, duela hilabete batzuk idatzitako artikulu batean, "keinu(en) hizkuntza" terminoa hobetsi zuen, hor zehar irakurri ahal diren "zeinuen hizkuntza" eta tankerakoen aldean).

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Amets [Kidea]
Apa Ricardo!
Azkenean animatu naiz irakasle baten blogean idaztera( honek izan ditzakeen ondorioekin...)
baina tira, interesgarri deritzot keinu hizkuntzen astea antolatzea,baina Ez al zaizu iruditzen nahiko data txarretan antolatu dela?
Ez al duzu uste beste data batzuetan eginez gero hobe litzatekeela?
( behin idazten hasiz gero ezin buka...jijijiji)
hurrenarte
Permalink-a mezu RSS 2006-05-17 @ 09:22
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Kaixo, Amets: ni ez nago antolatzaileen artean, baina beste inoiz izan dut honelako jardunaldi, biltzar, hitzaldi, etab. antolatzeko aukera, eta gauza bat dut argi:

Sekula ez da garai ona horrelako ekitaldiak egiteko.

Eskola garaian bada, eskolak daudelako; eskolarik ez badago, eskolarik ez dagoenez jende gutxi etortzen delako; asteburuan bada, asteburua delako; oporraldia bada, zer esanik ez...

Hortaz, nire iritziz, dataren kontua pixkat aztertu daiteke, baina askoz garrantzitsuagoa iruditzen zait hitzaldiak eta bestelako ekitaldiak interesagarriak izatea. Hala bada, jendea erakarriko dute, gehiago ala gutxiago, eta datak gorabehera.
Permalink-a mezu RSS 2006-05-17 @ 12:17
Bidaltzailea: Masakazu [Bisitaria] · http://www.facebook.com/profile.php?id=100003407160771
Twimmy, me neither I do not like Kristen, nor her acntig or personality etc, but sometimes, even in a site dedicated to Rob sometimes it is inevitable to include her in a post .... Kristen is part of his life and that's it. RP life for me is the essential site of Rob. and it is my favorite. there are sites that I do not frequent anymore like Robstenation or RoseSee, because I think that objectivity has gone against the blind fanaticism ... you can choose the places you want to attend, that's what I do.
Permalink-a mezu RSS 2012-12-13 @ 02:17
Bidaltzailea: iovtospknj [Bisitaria] · http://ncmfzdfsaliz.com/
qTm1vz coysixdpoxdn
Permalink-a mezu RSS 2012-12-14 @ 07:44
Bidaltzailea: mtbdpayav [Bisitaria] · http://jbxflrfwcfpp.com/
e8X6Rw qqzehdmdowrs
Permalink-a mezu RSS 2012-12-17 @ 06:29

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Ricardo Gómez

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution