RACO (Revistes Catalanes amb Accés Obert) proiektu eredugarria abian da. Proiektu honen helburu nagusia Kataluniako aldizkari zientifiko, kultural eta eruditoak Interneten eskura eta doan jartzea da, bertako artikuluen testu osoa kontsultatu ahal izateko eta, honela, Kataluniako aldizkarietan argitaratzen den emaitza zientifiko eta akademikoak zabaltzea.
Ataria atzo aurkeztu zen ofizialki, baina martxoaren 27tik omen zegoen indarrean.
Oraingoz 96 aldizkari sartu dituzte eta gehienek testu osoa irakurtzeko aukera ematen dute; dena dela, gainerakoek laster emango dute aukera hori.

RACOk bilaketa sistema aski indartsua eskaintzen du, hala artikuluak nola aldizkariak bilatzeko. Gainera, norberak gogoko dituen aldizkarien harpidetza egin dezake, ale berri bat agertzen denean mezu elektroniko baten bitartez jakin dezan.
Hizkuntzalaritza eta hizkuntzen arloan sei aldizkari aurki daitezke:
Proiektu interesgarri honetan zenbait erakundek parte hartzen dute; bestalde, RACO proiektua Consorci de Bibilioteques Universitàries de Catalunya (CBUC), Centre de Supercomputació de Catalunya (CESCA) eta Biblioteca de Catalunya (BC) erakundeek koordinatzen dute eta Kataluniako Generalitaten babesa du.
Bide batez, katalanez racó hitzak 'bazter' esan nahi du.
Iturria: Genciencia
Lotutako sarrerak:
(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat
blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos
a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

