IKTak.net-ek euskal liburutegi digitalen zerrenda bat argitaratu zuen atzo. Mota askotako bildumak daude, hala tamainari nola material motari edo edukiak eskuratzeko moduei dagokienez. Guztira, 28 helbide zerrendatu dira (nahiz eta batzuei "liburutegi digital" deitzea gehiegitxo iruditzen zaidan).
Zernahi gisaz, halako zerrenda bat izatea oso erabilgarria gertatzen da, zer dugun eta zer falta zaigun jakiteko.
Ustekabe zoriontsuren bat ere izan dut zerrendan barrena sartzean. Esaterako, Bittor Hidalgoren tesia (PDF) UEUren Buruxkak bilduman aurki daitekeela jakitea. Ezjakintasuna zer den...
Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat
blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos
a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

