Mezua: Saski-naski

2006-04-21

Saski-naski

Arratsalde bat etxetik kanpo, Blogari.net erabiltzeko arazoak izan eta berriak pilatu egin zaizkit. Hortaz, atzo eta gaur aurkitu ditudan interesgarrienak laburki azaldu besterik ez dut egingo:

coje_una
[Guillermo Ruiz de Loizagaren argazkia]
  • Docencia.es: hasieran Digg.com izan zen, gaztelaniaz Meneame.net orokorra dago eta euskaraz, Zabaldu.com. Hauen guztien helburua berriak bidaltzea eta bozkatzea da, informazioa hierarkizatzeko bide bat nolabait. Docencia.es ere halakoa da, baina hezkuntzarekin lotutako berriak ditu helburu. Euskal blogosfera oraindik txikiegia da agian honelako gune bereziak sortzeko. Zabaldu.com bera oso berria da, nahiz eta dagoeneko ehun erabiltzailetik gora izan; nolanahi ere, honezkero nabari zaio mota honetako beste gune orokorrei ere egotzi zaien "arazoa": azken batean, ez dira hain "orokorrak eta aski makurtuta daude teknologia, informatika, internet eta, oro har, ziber-ixa gaietara. Ez diot hori ona ala txarra den; horrelaxe gertatzen dela, besterik ez.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: gotzon [Kidea]
Eskerrik asko aipamenagatik Ricardo. Konparaketa ez da oso serioa. Beste blog batean ikusi eta antzerakoa egin nuen, besterik ez. Baina Ehuuglerekin zu bezela nabil, erabilgarritasuna aurkitu ezinik ... baina beno Betan dago oraindik.
Permalink-a mezu RSS 2006-04-25 @ 20:42
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Ehuugle dela eta, primerakoa litzateke EHUren web gune osoaren barruan bilaketak egiteko balio balu.

Ez dakit hori izango den Gorka Palazioren azken helburua. Ea hurrengo bertsioetan enteratzen garen...
Permalink-a mezu RSS 2006-04-25 @ 22:03
Bidaltzailea: plisti-plasta [Bisitaria] · http://www.plisti-plasta.blogspot.com
Kezkatuta nabil ni ere teknologiaren kontu honekin. Ez dakit ba ez ote diogun gozokiaren paper dizdiratsuari gehiegi erreparatzen. Esan nahi dut teknologia tresna dela eta ez helburu.
Honek guztiak kezkatuta euskara irakaskuntzan dihardugunok didaktikari buruz aritzeko bloga zabaldu dut. Ea gustukoa duzuen.
www.plisti-plasta.blogspot.com

Permalink-a mezu RSS 2006-04-26 @ 09:14

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Ricardo Gómez(r)en Facebook soslaia

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution