Mezua: EHUko irakasleen greba

2006-03-28

Permalink 23:30:00, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza  

EHUko irakasleen greba

EHUko sindikatu guztiek irakasle eta ikertzaileen greba deitu dute bihar asteazkenerako. Grebaren helburua irakasle eta ikertzaileentzako soldata duina eskatzea da eta, lehen urrats bezala, EHUko Zuzendaritza Taldeak eta Eusko Jaurlaritzak adostu zuten osagarrien dekretua kentzea eskatzen dute. Izan ere, gaur egun, urteko eta bataz beste, EHUko irakasle batek institutuko irakasle batek baino 6.000 euro gutxiago irabazten ditu.

Eskakizunak guztiz zentzuzkoak begitantzen zaizkit eta, horregatik, bihar greba egingo dut.

Hala ere, arazoa ez da diru kopurua soilik. Gure soldata ez ezik, ze nolako lana egitea eskatzen diguten eta lan hori nola ordaintzen duten ere aipagarria iruditzen zait. Irakasteaz eta ikertzeaz gain, gero eta denbora gehiago sartu behar dugu administrari, idazkari, batzordelari, bileralari... lana betetzen.

EHU Espainiar Estatuko Unibertsitateen artean Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonalaren bataz besteko baxuena du (pdf; ik. 11. or.); hortaz, etengabe bestelako langileek egin behar luketen lana (EHUn horretarako langilerik balego) irakasle-ikerlarien bizkar uzten da: kontaezinezko inprimatuak, fitxak eta galdetegiak bete (beti desberdinak, beti atzoko), curriculumak bidali (jakina, beti eredu desberdin batean), bilerak, bilerak eta bilerak..., irakasle eta ikertzailearen premiazko eginkizunei izugarrizko denbora kentzen dietenak.

Eta hori guztia inolako kargurik izan gabe. Kargu akademiko bat izateko zoria (gutxirentzat ona, gehienentzat txarra) duenari, eta irakaskuntza zaman ezer kentzen ez badiote (halako hainbat baitaude), inprimatu, fitxa, gutun, txosten eta, bereziki, bileren kopurua ikaragarri biderkatzen zaio.

Jakina, aparteko lan horregatik soldatan aparteko osagarri bat izango du. Hala ere, egin beharreko kudeaketa lan horregatik irakasle bati ordaintzen zaiona teknikari espezialista bati eskainiko balitzaio (hain eskuzabala den Hezkuntza Saileko norbaiti, demagun), barreak Zelanda Berrian ere entzungo lirateke. Atera kontuak.

Argibide gehiago (greba deialdiaz):
Berria
El Correo

Eguneratzea (2006/03/30)

Egunkariek atzoko grebaren berri eman dute:

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: koldotxu [Kidea] · http://www.blogari.net/koldotxu
Arrastirarte ez naz unitik pasatuko eta ordun informazio gehiago eukiko dot gertatu denaz zeozer esateko.
Hala ere, gertatzen ari denari buruz aritzeko azken egunotan iritziak jaso ditut. Ezer baino lehen, gaur arratsaldez beti lez joango naiz labora, bekadunok ez daukagu zer ikusirik honegaz. Baita ere ikerlari kontratatuak (ez irakasleak) joango direla dakit, badirudi greba hau iraskasleak direnen kontua dala. Arrastian ikusiko dot ze giro dagoen.
Eskatzen dabena ez da beste munduko ezer, ikerlari-irakasle (doktoreak gehienak) izatearen (eta horrek atzetik daukan guztiaren) errekonozimendu bat. Hala ere, bizi garen gizartean status (errekonozimendu moduan ulertua) altuagoa daukate futbolariek eta prentsa-arrosako biztanleek. Ez dakit ze neurrirarte gizarteak eskaera hauek ulertzen dituen.
Hori bai, Iñakok Herri hontan inork lortu ez duena lortu du: sindikatu guztiak ados jartzea eta mobilizazioak batera egitea. Hori bai marka.
Permalink-a mezu RSS 2006-03-29 @ 12:32
Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Eta hala eta guztiz ere, Rikardo, unibertsitateko irakaslearena da estatus sozial desiratuenetakoa...
Permalink-a mezu RSS 2006-03-29 @ 13:01
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Aupa, Koldotxu: zer giro aurkitu zenuen arratsaldean?

Pruden, benetan uste duzu "estatus sozial desiratuenetakoa" dela? Uste duzu arkitekto, ingeniari, abokatu, mediku, ekonomilari... batek unibertsitateko irakasle izan nahi duela? ala nork bere lanbideko profesionala?

Ba al dago haurrik "nik handia egiten naizenean unibertsitateko irakasle izan nahi dut" esaten duenik? ;-)

Honekin ez dut esan nahi gure lanbidea sufrikariorik sufrikario pasatzea dela, ezta hurrik ere. Ikaragarri gustatzen zait eta abantaila handiak ere baditu, noski.

Nire kexa zen bestelako langileei dagokien lan asko guri leporatzen digutela, horretarako langile bereziak kontratatu beharrean, AZP langile gehiago alegia.

Kexa gehiago banituzke, baina beste baterako utziko ditut...
Permalink-a mezu RSS 2006-03-30 @ 16:47
Bidaltzailea: koldotxu [Kidea] · http://www.blogari.net/koldotxu
Aupi Ricardo!
Guztiz ahaztuta neukan hamengo zorra, hau burua nirea!
Giro eza, hori tepatu neban. Leioan arrastiak nahiko tristeak eta bakartiak badira, atzokoa inoiz baino bakartiagoa izan zan. Zientzia fakultatetik, behintzat, hala zen, justu-justu laborietako bekadunak eta ikerlari kontratatuak eta praktiketako nornor (praktikak dataz aldatzea nahiko zaila izaten denez ematen diren 'klase' bakarrak izan ohi dira). Gaur kontatu didanetez egun osoa holan izan zan, autobusetan apenas jendea zihoala. Niri abuztuan dagoen giroa gogorazi zidan: lau katu pringatzen ikerlari-nagusi barik.
Portzierto, ez kexau horrenbeste papeleogaz... horretarako 'marroia' bekario eta barne ikasleei pasatzen zaie :op

Pruden, aukeratzekotan orokorrean zer nahiago dela uste dozu Ronaldinho edo Patarroyo izatea? Bi pertsonai hauetatik zein da haurren heroia eta helduen inbidia?. Eredu tamalgarriago bat... Ana Garcia Obregon zergatik da famatua? Bere biologiako artikuluengatik? eztakit ;o)
Permalink-a mezu RSS 2006-03-30 @ 19:31
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Papeleoa bekario eta barne ikasleei (ez dakit oso ondo zer diren hauek) pasatzea agian Zientzia Fakultatean gertatzen da, zuk badiozu; nire inguruan ez dut halakorik ezagutzen.
Permalink-a mezu RSS 2006-03-30 @ 19:58
Bidaltzailea: koldotxu [Kidea] · http://www.blogari.net/koldotxu
Aupi Ricardo!
Soilik txantxa bat zan, gizakion ezaugarrietako bat besteei 'marroiak' pasatzea baida da. Hala ere, batzutan bai gertatu da papeleoren bat edo eginbeharreko zeozer nork egin behar duen argi ez dagoenean bekadun batek egitea. Suposatzen dot denetarik egongo dela, kasuz kasuzko gauza bat izango da, leku batzutan ezebez, beste batzutan esan ez daitezken gauzak ;o)
Barne ikaslea = karrera egiten dabilen bitartean laborategi batean sartzeko aukera/sortea/auskalo daukan ikaslea
Permalink-a mezu RSS 2006-03-30 @ 21:38
Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
Tira, agian argitu beharko nukeen estatus desiratuenetakoa... letretako ikasleen artean! Nahiko talde murritza, ziur aski, horretan arrazoi duzu, baina uste dut hori dela (neurri dezente batean) gure mundu txikia, hots, liburuak, liburuzaleak...

Eta mundutxo horretan, beharbada, alergia (berezko edo induzitu) bat dago burokraziak eragindako paperaldi, paperbide, paperkada...-ekiko. (Ahozko tradizioaren bidez dakit Aita Villasantek "papelorum progressio" deitzen ziola, entziklika ospetsu batekin hitz jokoa eginez).
Permalink-a mezu RSS 2006-03-31 @ 10:34

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Ricardo Gómez(r)en Facebook soslaia

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution