Anuario de Filología Vasca "Julio de Urquijo" aldizkariaren ale berri bat kaleratu da: 2001eko lehenari dagokiona.
Izan ere, urte batzuetako etena izan du agerkariak, azken alea 2000. urtekoa izanik; bien bitartean, aldizkariaren argitaratzea Eusko Ikaskuntzatik EHUren Argitalpen Zerbitzura aldatu zen eta inprimategi arazoak izan dira, besteak beste.
Orain kaleratu den alean hurrengo artikulu hauek aurki daitezke:
- Aritaratzailearen Txokoa: Ekin eta Jarrai (II).
- Juan Uriagereka: Some concepts and questions concerning the I system.
- Xabier Artiagoitia: Irudiak eta emaileak.
- Pablo Albizu: Sobre la distribución sintáctica de las formas finitas del verbo vasco: condicionamiento léxico y sintáctico.
-
Blanca Urgell: Euskal formen aurkezpena Larramendiren hiztegian.
- Iván Igartua: La aspiración en vasco: ensayo tipológico y diacrónico.
- Koro Segurola: Paperaren ur markak.
- Carlos Cid Abasolo: Cláusulas de relativo en las lenguas románicas, eslavas y vasca: islas sintácticas.
- Ángel Ibisate Lozares: Frases en euskara desconocidas, en una comedia impresa en 1550.
- Fidel Altuna Otegi: Rosabella 1550. urteko komedian lau esaldi euskaraz.
- Karmele Rotaetxe Amusategi: Hacia una explicación de la ergatividad.
- Pello Agirre Sarasola: Belapeireren grafiak.
- Txomin Peillen: Zuzenketa. Txomin Peillenen liburu bat dela eta.
- Norbert Hornstein - Itziar San Martin: Obviation as anti-control.
Hurrengo mezuetan saiatuko naiz artikuluei buruz (batzuei buruz gutxienez) xehetasun gehiago ematen, astirik badut.