Mezua: "Euskal Filologiarako Sarrera": izenburu baten historia

2005-10-18

"Euskal Filologiarako Sarrera": izenburu baten historia

Azken hamaika urteetan, ikasketa plan berriak ezarri zirenetik, Euskal Filologiako lehen mailako ikasgai baten ardura izan dut. Unibertsitateko edozein ikasgaik izaten ditu arazoak; baina nik irakasten dudanak izenburutik hasita ditu.

Izan ere, bi izenbururekin ezagutzen da aipatu ikasgaia: (1) "Euskal Filologiaren Hastapenak" eta (2) "Euskal Filologiarako Sarrera". Ez da egoera erosoa inondik ere. Ikasleak maiz nahastuta daude, inprimakietan izen bat agertu eta fakultatean eta eskolan beste izen bat aipatzen zaielako.

Ahaleginak egin dira izen bakarra uzteko, baina oraindik alferrik. Inertziak bortitzak dira, nonbait, eta EHUren Errektoregoan arazo larriagoak izaten dituzte, jakina.

Hona bi izen hauen historiaren azalpena, arazoa konponduko ez badut ere, gutxienez arazoaren zergatia ulertzeko balioko duelakoan.

90etako hamarkadaren hasieran, Espainiar Estatuko unibertsitateetan ikasketa planak berritzeko tenorea heldu baitzen, orduko Euskal Filologia Sailak titulazioaren plan berriak proposatu zituen, barruko eztabaida eta bilera askoren ondoren. Jakina, eztabaidak eta haietatik sortu zen proposamena euskaraz izan ziren. Orduan proposatu zen izenburua "Euskal Filologiaren Hastapenak" izan zen.

Ikasketa plan berriek zenbait urrats egin behar izan zuten guztiz onartuak izan arte. Batzuk Euskal Herrian eta beste batzuk Madrilen. Hortaz, Leioan Euskal Filologiako ikasketa planen proposamena gaztelaniara itzuli zuten, eztabaidarako testu berria sortuz. Itzulpenaren ondorioz, ikasgaiaren izena "Introducción a la Filología Vasca" bihurtu zen. Urrats guztiak egin ondoren, ikasketa plan berria onartu zen eta, orduan, testu ofiziala zenez, euskarazko bertsioa izan behar zuen EHAAn argitaratzeko (1994ko urtarrilaren 11n).

Nola pentsatu planen jatorrizko bertsioa, zein eta Euskal Filologiakoa, euskarazkoa izan zitekeela? Euskara, hainbat arlotan oraindik eta areago 1994an, itzulpenerako hizkuntza zen, besterik ez. Hortaz, onartutako gaztelaniazko testua euskaratu zen eta hortik sortu zen "Euskal Filologiarako Sarrera".

Urte batzuk geroago ikasketa planen aldakuntza batzuk egin ziren, baina prozesua berdintsua izan zelako edo aurreko paperetan onartu zirelako, batek daki, izenburu "berritzuliak" ez zituzten aldatu (EHAA, 2000ko maiatzaren 29an).

Honen guztiaren ondorioz, Errektoregotik sortu diren inprimaki eta agirietan "Euskal Filologiarako Sarrera" agertu ohi da. Aldiz, Filologia eta Geografi-Historia Fakultatearen barruan eta Euskal Filologia titulazioaren ardura duen Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean jatorrizko izena, "Euskal Filologiaren Hastapenak" alegia, erabiltzen dugu.

Ez da hau adibide bakarra. Euskal Filologiako ikasketa planen itzulpen eta berritzulpenek beste zenbait ikasgairen deiturak aldatu zituzten, horietako batzuetan berriro "-ren Hastapenak" jatorrizkoa "-rako Sarrera" bihurtuz. Edo, bestetan "Euskara" - "Lengua Vasca" - "Euskal Hizkuntza" bidea eginez.

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Rodrigo [Bisitaria] · http://www.facebook.com/profile.php?id=100003407142773
Buened el final (aunque en vez de llamarlo iEpedlogo lo hbireua llamado iPedlogo). Espero volver a verte en mis facturas , lo mejor de lo mejor.Espero lo que se nos viene Y tambie9n espero algfan chiste linuxero tambie9n xD
Permalink-a mezu RSS 2012-12-13 @ 00:30
Bidaltzailea: wlsnkzqmp [Bisitaria] · http://bahnokxxkxhu.com/
E5zqFr hovgshjunzgx
Permalink-a mezu RSS 2012-12-13 @ 09:00
Bidaltzailea: rsxnepkmks [Bisitaria] · http://mcjfgdjipfkr.com/
psTHXD sbmesltxxskk
Permalink-a mezu RSS 2012-12-15 @ 09:35

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Ricardo Gómez

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution