Top10,
Top100 eta halako zerrendak egitea boladan izan da aspalditik, eta orain blogetan berriro aurki ditzakegu hainbat eta hainbat. Hemen proposatzen dudana euskal filologo edo filologogai batentzako 10 webgune interesgarrienen zerrenda da. Zerrendak, dena dela,
murriztapen batzuk ditu:
- "euskal filologo edo filologogai" esan dut, ez "euskaldun" batentzat (ez nahastu; askok uste dutenaren kontra, ez dira gauza bera)
- kanpoan utzi ditut zerrendako asko baino interesgarriagoak izan daitezkeen web gune orokorragoak; esaterako, euskal hizkuntzalari batentzat ezin utzizkoa den The LINGUIST List
- ahal izan dudan neurrian, saiatu naiz Euskal Filologiaren barruko alor desberdinak sartzen eta mota desberdinetako webguneen adibideak ematen
- azkenik, nola ez, nire gustuek eta ezagutzak eragindako murriztapenak daude
Besterik gabe, hona zerrenda, hurrenkera alfabetikoan:
- Armiarma
- Bidegileak
- A Brief Grammar of Euskara
- Eusko Bibliografia
- Fonatari
- Hiztegia.net
- Inguma
- Liburutegi Digitala
- Sancho el Sabio Fundazioa
- Soziolinguistika Klusterra
Eta, azkenburu gisa, ez dut aipatzeke utzi nahi beste web gune bat, beharbada oraindik Top10ean sartzen ez dena, baina laster merezimendu aski eta gehiago izan ditzakeena:
Zerrendarekin ados? Ez? Aldaketarik proposatuko? Zer gehitu, kendu? Zerrendaren ideia bera tontakeria hutsa al da?
Lotutako sarrerak: