Mezua: Mitxelenaren Lan Guztien argitalpen proiektuan laguntzeko beka deialdia

2005-07-12

Mitxelenaren Lan Guztien argitalpen proiektuan laguntzeko beka deialdia

UPV/EHUko Arabako Errektoreordetzak beka deialdi bat argitaratu berri du, Koldo Mitxelenaren Lan Guztien Argitalpen Proiektuan lan egiteko.

Iragarkia eta inprimakiak Arabako Campuseko Errektoreordetzan eta EHUren Intranet-ean aurki daitezke. Hala ere, inork interesik badu, mezu bat bidali eta helaraziko dizkiot.

Eskariak aurkezteko epea uztailaren 20an amaitzen da.

Iragarkia Intranet-en bakarrik eskura daitekeenez, hona aldatzen dut testu osoa:


KOLDO MITXELENAREN LAN GUZTIEN ARGITALPEN PROJEKTUAN LAGUNTZEKO BOLTSA ETA DIRU LAGUNTZAK ATERATZEKO 06-07-05KO EBAZPENA

Ikasketetarako laguntzaren/en deialdiak UPV/EHUko Bekei Buruzko Araudi Orokorraren arabera egiten dira (EHAA 183 zk. 2003ko irailaren 19koa).

OINARRIAK

1.- DEIALDIAREN XEDEA

Deialdi honek Koldo Mitxelenaren Obra Guztiak Argitalpen Proiekturako Lankidetza du helburu, EHU-k eta Gipuzkoako Diputazioak sinatutako hitzarmenaren barruan.
UPV/EHUko Beken Erregimen Orokorraren arabera, ondorengo laguntzen deialdia egiten da:

KOLDO MITXELENAREN OBRA GUZTIAK ARGITALPEN PROJEKTUAN LAGUNTZEKO BI BEKA

Beken finantzaketarako datuak:
Koldo Mitxelenaren Obra Guztiak Argitalpen Proiektua
U1PA0290 UGA
1A PROGRAMA
4800 KONTZEPTUA

2.- BEKEN FORMAZIO-HELBURUAK

2.1. Beken formazio-helburuak IA eranskinean agertzen direnak izango dira.
2.2. Proiektuko koordinatzaileek egingo dituzte tutorego lanak eta, halaber, bekadunek beraiei emandako lanetan egoki jardun ahal dezaten begiratuko dute

3.- HAUTAGAIEK BETE BEHAR DITUZTEN BALDINTZAK

Deialdi honetan parte hartzeko, deialdiaren oinarrietako 4.1 puntuan aurreikusten den eskabideak aurkezteko azkeneneko egunean, hautagaiek jarraian aipatzen diren baldintzak bete beharko dituzte:
Lehenengo, bigarren edo hirugarren zikloko ikaslea izatea, Arabako Campuseko ikastegi batean.
Halaber, ikasletzat hartuko dira tesia irakurri gabe edo karrera amaierako proiektua aurkeztu gabe duten ikasleak, betiere arautegiak agintzen duen moduan inskribatuta badaude.

4. ESKAEREN AURKEZPENA

4.1. Aurkezpen epea 20.07.05eko 13:00etan amaituko da.
4.2 6. oinarrian aipatzen den Batzordeari zuzendutako eskaerak ondorengo leku hauetan aurkez daitezke: Araba, Bizkaia edo Gipuzkoako Campusetako edozein erregistro orokorretan, edo UPV-EHUko 2002ko urriaren 26ko (EHAA. 2002ko urriaren 24ko) Erabakian aipatzen diren edozein bulegotan; Herri Administrazioen Araubide Juridikoen eta Administrazio Prozedura Erkidearen 30/92 Legearen 38.4 artikuluaren arabera ere aurkez daitezke.
Hau da aipaturiko erregistroen jendaurreko ordutegia udaran: astelehenetik ostiralera 09:00etatik 13:00era.
4.3 Eskaerarekin batera, ondorengo dokumentu hauek aurkeztu behar dira:
a) Curriculum vitae.
b) NANaren edo pasaportearen fotokopia.
c) Diru-sarreren aitorpena. Eskatzailea gurasoekin bizi ez bada, hark bere diru-sarreren aitorpena aurkeztu beharko du.
d) Merituak barematzeko garrantzitsutzat hartzen den beste edozein agiri (egiaztatzen ez direnak ez dira aintzat hartuko).
4.4. Aurkezteko epea amaitu ondoko astean, Arabako Campuseko Errektoreordetzan eta Filologia, Geografia eta Historia-Fakultateko oholetan argitaratuko da jasotako eskarien zerrenda, adieraziaz (hala balegokio) beharrezko agiri guztiak zeintzuk aurkeztu ez dituzten eta zehaztuaz zer falta duten, hamar lan-egunetan osa ditzaten eta eskatutako guztia aurkeztu, ez baita gero bestelakorik onartuko.
Epea igaro eta agiriak aurkeztu ez badira, eskatzaileak atzera egin duela ulertuko da.
4.5 10 egun horiek bukatu eta ondorengo astean, aipaturiko iragarki-tauletan argitaratuko dira hurrengo fasera (balorazio-fasera) pasako diren eskaerak.

5. BALORAZIO-IRIZPIDEAK

Espediente akademikoa. (gehien dela, 40 puntu)
Jarduerarekin erlazionaturiko esperientzia (gehien dela 30 puntu)
Famili errentak (gehien dela, 10 puntu)

Eskatzailearen familiaren per cápita errentaren maila eskatzaileak berak benetakotu duen errenta-aitorpenaren arabera baloratuko da. Familiaren errentatzat joko da aurreko urtean kide zenbakarriek eskuratu dituzten sarrera guztien batura, horien jatorria gora-behera. Argi benetakotuko da famili unitateko kide zenbakarrien kopurua. Baldin eta eskatzaileak familiarekiko lokabetasuna alegatzen badu, horren egoera zibila gora-behera, inguruabar horiek eta egoitza egiaztatu beharko ditu; halaber, hala denean, etxebizitzaren alogera eta dituen bitarteko ekonomikoak frogatu beharko ditu.

Bestelako merezimenduak (gehien dela 20 puntu)

6.- HAUTATZEKO BATZORDEA

Hauek osatzen dute Hautatzeko Batzordea:

Batzordeburua: Filologia, Geografia eta Historia-Fakultateko Dekanoa edo bere ordezkoa
Batzordekideak:
- Koldo Mitxelenaren Obra Guztien Argitalpenerako Proiektuko zuzendaria
- Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Saileko Zuzendaria
- Arabako Campuseko beka eta laguntzen batzordeko ikasleen ordezkari bat.

Batzordeak eskariak balioetsiko ditu eta hautatutako guztiei elkarrizketa pertsonalak eta beharko liratekeen proba guztiak eskatuko ahal dizkie.
Batzordeak, erabaki honetako 4.4 puntuan aurreikusitako iragarki-oholetan onartutako eskaerak argitaratu eta 15 egunetako epean, zerrendak egingo ditu, onartutakoak puntuazio gehienetik gutxienekora ordenatuta, eta puntuazio altuenak lortu eta beka merezi duten hautagaien eta horien ordezkoen izenak proposatuko dizkio Arabako Campuseko errektoreordeari, uko egiteak edo beste edozein gertaerak konpontzeko.

7.- ERABAKIA

Hautatzeko Batzordearen proposamena jaso eta bi egunetara Arabako Campuseko errektoreordeak deialdiko emaitzak erabaki honetako 4.4. puntuan aipatzen diren tauletan argitaratzeko aginduko du.
Hautatzeko Batzordearen proposamenaren aurkako erreklamazioak jartzeko 10 egun emango dira, eta Arabako Campuseko errektoreordeak erabakiko ditu.
Errektoreordearen Erabakiaren aurkako aukerako berraztertze errekurtsoa jartzeko hilabeteko epea emango da, Administrazio Publiko eta Administrazio-Prozedura Bateratuari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen arabera, urtarrilaren 13ko 4/1999 Legean idatzitakoa kontuan hartuta.
Erabaki hau argitaratu eta handik sei hilabetetara, iragarki-tauletan ez bada eskaeraren inguruko erabakirik jarri, interesatuek beren eskaera atzera bota dela pentsatu beharko dute, Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Bateratuari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legearen 44.1 artikuluaren arabera.

8.- POLTSEN/LAGUNTZEN EZAUGARRIAK ETA ONURADUNEN ERREGIMENA

Poltsa/laguntza esleitutako unean, onuradunak agiri hauek aurkeztu behar ditu:
a) Zinpeko aitorpena, beka jasotzeko bateraezintasun-kasuren batean ez dagoela adieraziz (Eranskinaren arabera).
b) Norberaren aitorpena, beka onartzen duela adieraziz (Eranskinaren arabera).
8.1 Poltsa/laguntzak ez du esan nahi esleipendunaren eta UPV/EHUren artean kontratu-harremana egingo denik eta beste edozein laguntzarekin, bekarekin edo ordutegi aldetik bateraezintasuna dakarren lan ordaindu batekin bateraezinak dira.
8.2 Poltsa/laguntza gozatzeko epea irailaren 1ean hasi eta abenduaren 31an amaituko da eta, gehien dela, 2 urtez luzatu ahalko da, gehienez ere, hasierako egunetik hartuta.
Lehenengo urtearen ondorengoko urteetan, beka emango da, aurrekontu-ekitaldi bakoitzean horretarako kreditu egokia eta nahikoa baldin badago.
8.3 Onuradunek laguntzaren jardueratan astean 20 orduz aritu beharko dute, hasiera batean astelehenetik ostiralera.
Bekadunek bermatua izango dute bete behar dituzten eginkizunekin lotutako Unibertsitateko zerbitzu orokorretara sarrera eta horien erabilera.
8.4 Tutoreak/arduradunak bekadunari baimena eman diezaioke bera ez dagoen denboran ez egoteko (Aste Santuan eta Eguberrietan).
Bekadunaren tutoreak/arduradunak ordutegia antolatuko du klaseekin, azterketekin eta jarduera akademikoek aldian-aldian izaten dituzten etenaldiekin bateragarri izateko moduan.
Dagokion tutoreak txosten bat egingo du beka amaitzen denean eta bekaren formazio-planaren helburuak noraino bete diren adieraziko du.
8.5 Diru-laguntzaren edo poltsaren zenbatekoa 8.800 eurotakoa izango da hamaika hilekotan banaturik.
8.6 Beka hauek ez dute matrikulen prezio publikoak ordaintzetik salbuesteko eskubiderik emango.
8.7 Bekadunak bekadun izateari utziko dio, hauetako arrazoiren batengatik gutxienez:
a) Bekari uko egiten badio
b) Beka edukitzeko denboraldia amaitzen bazaio.
c) UPV/EHUko ikasle izateari uzten badio.
d) Beka emateko aintzat hartu ziren betebeharrak betetzen ez direlako edo baldintzak aldatu egin direlako.
e) Bat-batean beka bateraezin bihurtzen bazaio
f) Bekarako aurrekontuko krediturik ez badago
Bekadunak bekadun izateari utzi behar diola aitortzen duen erabakiak ezinbestean ezarri beharko du, deialdia amaitu arte gelditzen den denboraren arabera edo bestelako alderdiak aintzat harturik, ordezko bekaria izendatu edo ez izendatzeko egokitasuna edo desegokitasuna aurreikusi beharko du, bekadun izatera heltzeko eta beka jasotzeko geratzen diren hilabeteetan aurreikusitako jarduerak burutzeko.
d) eta e) egoerak batera gertatuz gero, espedientea izapidetuko da interesdunari entzunaldiaren izapidea luzatzeko, Administrazio Publiko eta Administrazio-Prozedura Bateratuari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legean aurreikusitakoaren arabera.

9.- ERREGIMEN JURIDIKOA

Deialdi honen oinarrietan argi eta garbi aurreikusten ez den kasuetan, hauek aplikatuko dira: UPV/EHUko Bekei buruzko Araudia, 2003ko irailaren 19an EHAAn argitaratua; azaroaren 11ko 1/1997 Legegintzako Dekretua (Euskadiko Ogasun Orokorraren Antolamendurako Printzipioen Legearen Testu Bateratua onartzen duena) eta abenduaren 17ko 689/1991 Dekretua).

10.- ERREKURTSOAK

Erabaki honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jarri ahalko da, Administrazio Publikoen Erregimen Juridikoaren eta Administrazio-Prozedura Erkideari buruzko azaroaren 26ko 30/1992 Legeko 114. artikuluaren eta ondorengoen arabera. Horretarako, hilabeteko epea egongo da, erabaki hau argitaratu eta hurrengo egunetik kontatuaz.
Errekurtsoa erabaki hau eman duen organoari edo UPV/EHUko Errektore txit gorenari aurkeztuko zaio. Errekurtsoa erabakitzen ez bada, atzera bota dela ulertuko da.

Gasteizen, 2005eko uztailaren 6an

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: ainara [Bisitaria] · http://www.blogger.com/profile/10748819
Kaixo,

aunitz interesatuko litzaidake proiektu horretan parte hartzea, baina EHUko INTRANETen ezin dut sartu.

Laster arte
Ainara Maia
a.maya@euskalnet.net
Permalink-a mezu RSS 2005-12-06 @ 13:42
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Bisitaria] · http://www.blogger.com/profile/3669527
Deialdia eta inprimakiak bidali dizkizut, Ainara. Arazorik bazenu, blogaren eskuinean agertzen den "View my complete profile"-n sakatu eta hor duzu nire e-helbidea.
Suerte on!!
Permalink-a mezu RSS 2005-12-06 @ 22:47

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution