Mezua: Marketin(g)a

2004-07-22

Permalink 17:36:52, Atalak: Bloggerrekoak, Hiztegigintza, Euskara  

Marketin(g)a

Iñigo Fernándezen Euskara eta Publizitatea weblogean "Marketinga" ez behintzat, hori seguru izeneko posta argitaratu zen hilaren 2an. Hasiera batean, bertan iruzkin bat uzteko ideia izan nuen; baina nire joera "erroiluzaleari" ezin amore eman eta, testua luzatzen zenez, nahiago izan dut honetara ekarri eta iruzkinean abisua utzi.

Nik dakidala, Euskaltzaindiak ez du oraindik "marketin(g)" hitzaz erabaki; bai, ordea, camping (edo kanpin), smoking (edo esmokin) eta ranking (hau bakarrik). Eta euskal hiztegiak ez dira ados jartzen. Adibide batzuk baino ez:

  • 3000, Elhuyar eta Sarasolaren Euskal Hiztegiak "marketing" dakarte, azken honek "[nart.]" gehitzen duelarik, hots nazioarteko hitza dela.
  • Euskalterm-ek, aldiz, 26 terminotan aurkitzen du eta horietatik 25etan "marketin" da (salbuespena "marketing mix" adierazpidea da, osorik ingelesetik hartua).
  • Bestalde, Ezagutzaren Cluster Elkartearen Enpresa Kudeaketa hiztegiak "marketin" dakar, salbu "marketing mix" adierazpidean, baina hiztegi honetako emaitzak Euskalterm-ek barneratu ditu. Aipagarria da Enpresa Kudeaketa hiztegian Elhuyarrek parte hartu duela; hiztegi orokorrean eta hiztegi berezi honetan proposamen desberdinak, beraz.

Ados nago "marketinga" ez dela hitz jatorra. Hitz teknikoa da eta, horregatik, hizkuntza baten hiztegian berezia. Uste dut "marketing" formarekiko errezeloa etor daitekeela idazkeraren eta ahoskeraren arteko aldeagatik: marketina edo marketiña esan, baina <-inga> idatzi? Edo, okerrago dena, <marketinga> idazteagatik mar-ke-tin-ga ahoskatu beharko?

Hala ere, galdera bat bururatzen zait: berdin idatzi beharko genituzke ingelesari hartu eta -ing bukaera duten hitz guztiak? Atzekoz aurrera hiztegian hauexek aurkitu ditut: surfing, jogging, ranking, smoking, parking, mailing, travelling, happening, planning, camping, dumping, doping, antidoping, zapping, marketing bera eta footing (nahiz eta denak ez izan jatorriz ingelesezkoak); eta -ing atzizkia ez duten baina antzeko bukaeradunak hurrengoak: leming eta swing.

Ziur nago goiko hitzetariko asko gabe ederto bizi gaitezkeela, batzuk beste batzuk baino erabiliagoak direla, zenbait nazioartekoak baina ez denak,... eta batzuek soluzio erraza izan dezaketela euskaraz emateko. Baina guzti-guztiak idatziko genituzke bukaerako -g gabe? (idatzi, ez nahitaez ahoskatu).

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Anonymous [Bisitaria]
Iritzi xume bat. OK?

Errazena eta praktikoena "marketing" idatzi eta /marketin/ ahoskatu. Gehienok horrela egiten dugulakoan nago. Ez dut ikerketa sakonik egingo, jakina.

Anyway, ingelesari egunen batean STOP egin beharko diogu, isn't it?
Permalink-a mezu RSS 2005-12-06 @ 13:08

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.

Add to Technorati Favorites

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution