Interneten testu zaharren gero eta edizio faksimile, diplomatiko eta kritiko gehiago aurki daitezke. Horietako zenbait hipertestuek eskainitako aukerez baliatzen dira, baina ezagutu ditudan gehienak ez zaizkit asko gustatu: edo hipertestuen abantailez ez ziren ongi baliatzen, edo edizioaren irizpideak ez zituzten (ondo) azaltzen, edo besterik gabe edizio txarrak ziren, Interneten zein paperean izan.
Halarik ere, egunotako nabigazioak Boccacciok idatzitako Elegia di Costanza-ren pasarte baten ediziora eraman nau eta benetan saio iradokigarria begitandu zait. Antza denez, proiektu baten zirriborroa baino ez da (ezin izan dut jakin proiektua oraindik indarrean dagoen ala betiko utzita) eta pasarte txiki baten edizioa bakarrik burutu dute: eskuizkribu originaleko hiru zutabe (orrialde bat eta erdi inguru).
Edizioaren egitura honelakoa da, gutxi gorabehera:
Hortaz testuaren hiru edizioak erraz eta egoki irakurtzeko eta erkatzeko aukera ematen duen lana da. Faltan ditut, halere, edizio kritikoak bere ondoan behar lituzkeen oharrak, aparatu kritikoa (beharbada zirriborro bat baino ez delako).
Izango al dugu inoiz, esaterako, Lazarragaren testuen halako edizio bat? Baina datorren hilabeterako ez, mesedez...
Ez daude Erantzunak/Pingback-ak mezu honetan...
(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat
blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos
a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

