2009-06-30

Permalink 18:57:49, Atalak: Urteurrenak  

FiloBlogian duela urte bat, duela urte bi... eta bost!!

Duela urte bat: Duela urte bi:
Duela hiru urte:
Duela lau urte:
...eta duela bost urte:
----------

2009-06-29

Permalink 00:04:41, Atalak: Denetarik  

Vuvuzela

Egunotan, aurtengo FIFA Konfederazioen Txapelketako partidaren bat ikusi baduzue (entzun, hobeto esanda), seguru nago berehala asmatu duzuela zertaz ari naizen.

Izan ere, vuvuzela izena dute Hego Afrikako zaletuek futbol partidak "animatzeko" erabiltzen dituzten plastikozko tronpeta zaratatsu horiek.

Niri jasanezinak egin zaizkit partidak, vuvuzelen zarata dela-eta, eta askotan partidak bertan behera utzi behar izan ditut lehen minutuetan.

Behingoz, hitz berri bat ikasi dut. Vuvzela ez dago oraindik munduko hiztegi gehienetan, baina hainbatetan sartzeko aukera du, are gehiago datorren urteko Munduko Futbol Txapelketan berriro erasotzen badute.

Bide batez, gogoan dut gaztetan, 14 bat urte nituelarik, halako tronpeta bat erosi nuela, oso ondo ez dakit zertarako. Artean, noski, ez nekien zenbat buruko min emango zidaten haren kide hegoafrikarrek urte batzuk geroago.

Iturria eta argibide gehiago:

Vuvuzela
----------

2009-06-26

Permalink 23:19:05, Atalak: Unibertsitatea/Irakaskuntza, Deialdiak  

Lan boltsak Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikastetak Sailean

Ekainaren 24an, Hizkuntzalaritza eta Euskal Ikasketak Sailean irakasleen ordezkapenak egiteko hiru lan boltsa deitu ditu UPV/EHUk, beste batzuekin batera.

Hauek dira hiru boltsen ezaugarri nagusiak (gainerakoak beheko dokumentazioan aurki daitezke):

1. Jakintza arloa: Euskal Filologia
Jarduera: Euskal literatura eta filologia

2. Jakintza arloa: Euskal Filologia
Jarduera: Euskal hizkuntzalaritza

3. Jakintza arloa: Hizkuntzalaritza orokorra

Instantziak aurkezteko epea 2009ko uztailaren 6an bukatuko da.

Dokumentazioa:
  • Deialdiaren oinarriak (.PDF)
  • Boltsen ezaugarriak (.PDF)
  • Eskabidea gaztelaniaz soilik (.DOC) [beste deialdi bati dagokion arren, euskarazko honek balio duela uste dut (.DOC)]
  • Epaimahiak (.DOC)
----------

2009-06-24

Bi liburu eta webgune bat

Azken asteotan argitaratu diren bi liburu aipatu nahi nituzke, begitantzen zaidalako biak ala biak garrantzi handiko lanak direla eta mugarri berriak markatu ditzaketela, zeinek bere arloan.

Lehena Iñaki Caminoren Dialektologiatik euskalkietara tradizioan gaindi (Elkar, 2009). Dialektologiaren teoria eta metodologia xehe-xeheki aztertzen ditu eta euskal dialektologiaren historia ezin interesgarriago bat eskaintzen digu. Liburu mardula da, unibertsitateko eskuliburu bezala ederki erabil litekeena.

Bigarrena, Jurgi Kintanaren
Intelektuala nazioa eraikitzen. R. M. Azkueren pentsaera eta obra (Euskaltzaindia, 2009). Kintanaren doktorego-tesian oinarritzen da liburua eta bereziki R.M. Azkueren ibilbide intelektuala aztertzen du, hala nola haren ideia politikoak edo euskara modernizatzeko proiektua.

Ea uda honetan bi liburuak patxadaz irakurtzeko betarik dudan.

Azkue gaztea

Bestalde, gaur bertan, Koldo J. Garairi esker, aurkitu dudan webgune bat ere ekarri nahi dut hona, euskal dialektologian eta euskararen historian interesa duen edonorentzat oso tresna baliagarria delakoan:

Bonaparte Ondarea

Webguneak
1992-2000 bitartean liburu moduan eta 2005ean CD-ROM batean Deustuko ikerketa-talde batek argitaratu zituen Bonaparte Ondareko eskuizkribuen edizioak eta azterketak sareratzen ditu; halaber, analizatzaile morfosintaktiko bat gehitu dute, edizioak XML bidez etiketatuta daudenez, bilaketa zehatzak egiteko aukera ematen duena.

Alabaina, CD-ROMa argitaratu zenean adierazi nuen bezala, berriz ere edizio eta azterketekin batera eskuizkribuen faksimileak ere sartzeko aukera galdu da, tamalez.

Bonaparte printzea

Argibide gehiago:
----------

2009-06-17

Eduki berriak Monumenta-ren webgunean (VII)

Monumenta Linguae Vasconum webgunearen Argitalpenak atalean Ricardo Gómez eta Blanca Urgellen bi artikuluren berri ematen dugu, Artxikerren utzitako dokumentuekin lotuz:
  • "Descripción y defensa de la lengua vasca durante los siglos XVI y XVII"
  • "Hacia una edición crítica del manuscrito Lazarraga"
Bestalde, Mintegia2008 atalean, beste txosten bat gehitu dugu:
  • Borja Ariztimuño: "Oraciones causales en textos vascos: un acercamiento al manuscrito de Lazarraga"

Lotutako sarrera:
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

FiloBlogia

(euskal) hizkuntzalaritza-filologiei eta inguruko gaiei buruzko blog bat

blog sobre lingüística y filología (vascas) y temas más o menos conexos

a blog about (Basque) Linguistics and Philology, and related topics

Harpidetu Harpidetu

Creative Commons License
Lan hau Creative Commons-en baimen baten mende dago.


Ricardo Gómez(r)en Facebook soslaia

Sortzailearen profila

Nire profila eta kontaktua

Ricardo Gómez

Kontaktu formularioa

Zure irudia gravatar.com-en jarri

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution