Atzo oso eguraldi ona atera zitzaigun, beraz aspalditik egin behar nuen bilaketari ekin nion. Boluetan Gasteizera doan autobusa hartu eta Murgian jeitsi. Hasi nintzenean ibiltzen baziren 8 terdiak. Handik eta beti Gorbei aldera begiratzen, Zaratera heldu eta gora ta gora hasi. Pagazurira heldu nintzenerako, eguzkiak gogor jotzen zuen. Pagazuritik, Arroriano mendia egin nuen, 1.340 metro gutxi gora behera. Gailurrean, bertan, tumulu bat dago, zazien artean. Handik, gora, Igitaia 2 tumulura heldu arte. Jendea andanaka igotzen zen gurutzeraino. Ni, ere, gurutzera haldu, ikutu eta behera, etorri nintzen bide beretik. Laster Igitaia senda hartu eta Gorbei petik Aldaminospera zuzendu nituen pausuak. Elurra oraindik han hemenka zegoen pausaturik. Bide erdian, han zegoen nire helburua, Igitaia Trikuharria. Bertan bokadilloa jan,eta ba ziren 11 terdiak, eta aurrera. Igiriñaora jeitsi, kantinplora urez bete eta Austingarminera. Bertan trikuharri omen den harri bat argazkitu eta berriro Orozko aldera zuzendu nintzen. Autobusa hartzeko arinago ibili behar baina ezin, nahiko nekaturik nengoen. Azkenean handik jeisten zen auto bati "autoestop" egin eta haiek Zubiaurreraino eraman ninduten. Baziren ordu bi terdiak. Han bazkaldu nuen ondo baino garesti, eta lauretan edo Bilborako autobusa hartu nuen.

Arroriano, 1340 eta tumulua