Atala: literatura

2009-05-08

Permalink 11:14:11, Atalak: euskofilia, literatura  

Lazarraga hizpide Iruñean

Datozen maiatzaren 12tik 14ra bitarteko egunetan Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Juan Perez de Lazarragaren inguruko jardunaldiak prestatu dituzte.

                                          

Izenburua: Ernazimendua eta euskarazko literatura. Jarraipenik izan ez zuen saiakera. Joan Perez Lazarragakoa.


Lekua eta ordua:
Erraldoien Txokoa (Descalzos kalea 72), 19:30etan.
 
Programa:

Asteartea, maiatzak 12
Asteazkena, maiatzak 13
  • XVII. mendeko sorginkeria auzien balio etnografikoaz: De Lancre irakurriz. Aitzpea Leizaola>
  • Zazpi gauza jakin beharrekoak Joan Perez Lazarragakoari buruz. Pruden Gartzia

Osteguna, maiatzak 14
l>
  • Informazio gehiago:
    Iruñeko Udalaren prentsa oharra PDFn (gaztelaniaz BAKARRIK)
    Nafar Ateneoa (PDF)
    Diario de Noticias de Navarra
  • ----------

    2009-01-03

    Permalink 19:53:41, Atalak: euskofilia, literatura  

    2009ko maskaradak: datak eta lekuak

    Atera da dagoeneko 2009 Xiberoko maskaraden zerrenda:

    2009ko URTARILAREN 11an :  Barkoxe
    2009ko URTARILAREN 18an : Eskiula
    2009ko URTARILAREN 25Ean : Ezpeize
    2009ko OTSAILAREN 1ean : Urdiñarbe
    2009ko OTSAILAREN 8an : Atharratze
    2009ko OTSAILAREN 15ean : Muskildi
    2009ko MARTXOAREN 1ean: Altzürükü
    2009ko MARTXOAREN 8an : Ligi
    2009ko MARTXOAREN 14an : Maule (Larunbatean)
    2009ko MARTXOAREN 22an : Larraine
    2009ko MARTXOAREN 29an : Idauze
    2009ko APIRILAREN 6an : Ez dago emanaldirik
    2009ko APIRILAREN 12an : Barkoxe

    ORDUTEGIA

    10:00: Barrikadak
    16:00 : Maskaradak



    Iturria: Sü Azia
    ----------

    2008-11-20

    Europeana: Europa osoko liburutegi digitala

    Gaur aurkeztu da ekimen hau. Europeanak Europa osorako liburutegi digitala izateko asmoa du. Momentuz Europar Batasuneko estatu guztietako liburutegi nazionalek euren funts digitalak datu base horretan sartuko dituzte. Bestalde, hitzarmen bidez beste liburutegi batzuek gauza bera modu desinteresatuan egin dezaten lortu nahi da, Europa osoko funts bibliografikoa datu base bakar batean ezarriz. Baina ez dira soilik liburuak digitalizatuko, artelanak irudiak eta soinu artxiboak ere ikusgai egonen baitira, hortaz, museoak, mediatekak eta artxiboak ere sartuko dira proiektuan.

    Proiektua Europar Batasunarena izanik ere, Koninklijke Bibliotheek ari da hori aitzinatzen.

    Informazio guztia: http://dev.europeana.eu/home.php
    ----------

    2008-09-23

    Permalink 01:06:12, Atalak: euskofilia, literatura  

    Hedoi Etxarte iruindarrak "Suzko lilia" poema liburu berria atera du

    Blog honetan euskarazko literaturak ez du presentzia handirik egia esan, euskararen beste alor batzuk gogokoago ditu(t). Hala ere, oraingoan Hedoi Etxartek poesia liburu berri bat (bere lehena) kaleratu duelako berria hona ekarri nahi dut, besteak beste, aspaldi ezagutzen dugulako elkar.

    Suzko lilia du izena eta Susak argitaratu du. Aurkezpena urriaren 2an Donostiako Udal Liburutegiko sotoan goizeko 11etan izanen da.

                                            Suzko lilia

    Anitz urtez, Hedoi.

    ----------

    2008-02-24

    Nor da, zein da? (II)

    Hara gure irakasle baten irudia. Aurreko mezu batean beste irakasle baten marazkia azaldu zen eta oraingoan bide beretik jo dugu. Eguna liburuak irakurtzen ematen du eta azkenean bera ere fikziozko irudi bilakatu zaigu. Nor da? Zein da?




    Aurretik agertua eta honekin lotua:

    Euskofilia: (2007-02-24). Nor da, zein da?
    ----------

    :: Hurrengo orrialdea >>

    Kudeaketa

    euskofilia

    Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

    Bilaketa

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution