Atala: aho bete hortz

2009-04-21

Permalink 13:51:04, Atalak: euskofilia, aho bete hortz  

Hezkuntza ministerioak ez daki oraindik ongi euskaraz

Ikusi esteka hau, gunean nabigatu, eta ulertuko duzue zergatik:

http://www2.mepsyd.es/educacion/que-estudiar/educacion-primaria.html


(Mila esker, Aitor)
----------

2008-07-02

Permalink 11:40:42, Atalak: euskofilia, Unibertsitatea, aho bete hortz  

Nor da, zein da? (III)

Gure fakultateko euskal dialektologo eta irakasle bat... mapak eta koloretxoak asko gustatzen zaizkio, baita herriz herri ibiltzea ere (ez festetan soilik). Irudia erresoluzio gutxikoa izanik ere, ausartuko zinateke nor den esatera?

                                             Nor da?

Honekin Loturik:


----------

2008-02-24

Nor da, zein da? (II)

Hara gure irakasle baten irudia. Aurreko mezu batean beste irakasle baten marazkia azaldu zen eta oraingoan bide beretik jo dugu. Eguna liburuak irakurtzen ematen du eta azkenean bera ere fikziozko irudi bilakatu zaigu. Nor da? Zein da?




Aurretik agertua eta honekin lotua:

Euskofilia: (2007-02-24). Nor da, zein da?
----------

2007-08-04

Permalink 19:29:11, Atalak: euskofilia, aho bete hortz, internet, literatura  

Euskal literatura klasikoaren unibertsaltasuna frogatzen duen apokrifo fantastikoa

Joseba Gabilondo idazle eta euskal filologian doktoreak idatzitako testu hau dakarzuet: Euskal literaturaren unibertsaltasuna frogatzen duen apokrifo fantastikoa. Gabilondok gutun moduan idatzitako testu honetan, zera esaten digu: bizkaiera zaharra aztertu nahiez eta Joseba Lakarraren teoriak deuseztu nahiez Ingalaterrara doa protagonista, British Museumeko artxiboa arakatzera. Bertan ezusteko dokumentu batzuk topatuko ditu, museoak ezkutuan atxikitzen dituenak, ez soilik euskal letren, baizik eta mundu osoko literaturaren iraultza ekarriko dutenak.

Da Vinci kodearen estiloan idatzitako testu honek alkohola, sexua, filologia, Lakarra, bizkaiera zaharra, literatura eta abentura elkartzen ditu. Testua luzexka da, baina entretenigarria filologoentzat. Deigarria da protagonistak bere burua ezagutzera emateko eta Lakarra "alferra"ren gainetik jartzeko duen obsesioa!


Nik bederen gozatu dut apokrifo fantastiko honekin. Mila esker Borja Ariztimuño ikaskideari beronen berri emateagatik!
----------

2007-06-27

Permalink 00:39:10, Atalak: euskofilia, aho bete hortz, Etxetik kanpo  

"La Razón" euskara zuzentzaile lanetan

"La Razón" egunkari objektibo, neutral, futbolzale eta antza euskaldunak (euskaldun=euskaradun) honako argazkia zekarren  2007ko ekainaren 24ko edizioan "Vivir el Domingo" atalean, 86. orrian alegia:



Besterik gabe, Euskadiko Selekzioak Caracasen bertako ekipoaren kontra joan den asteazkenean jokatutako partiduaren berri ematen ari direla pentsatuko genuke argazkia ikusterakoan, baina argazki-oinari erreparatuz gero...


Traskribapena: "Un grupo de jugadores de la Segunda División Española portando una pancarta en Caracas en honor de Chávez y De Juana Chaos. Lo que dice, sinceramente, no lo hemos comprendido porque hay muchas faltas de ortografía."

Alajaina! "Segunda División Española"ren apelatibo ez-inuxentean ez naiz sartuko (ez bada, nire ustez letra larririk eraman behar ez duela esateko), hortik aurrera datorrenak ez du preziorik: kazetaritzaren etika guztia lurrarekin berdindu dute, akats ortografikoak asmatu dituzte,e do akaso ortografia arau berriak asmatu, eta gainera ulertu ez duten zerbaiten berri ematen ausartzen dira? Enpin...
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

Kudeaketa

euskofilia

Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution