Atala: Unibertsitatea

2009-07-15

Permalink 11:55:55, Atalak: euskofilia, Unibertsitatea, interesgarria  

2009-2010 Ikasturtean unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko dirulaguntzak

Eusko Jaurlaritzak atera ditu jada  2009-2010 Ikasturtean unibertsitate mailako eta goi-mailako beste ikasketa batzuk egiteko izaera orokorreko dirulaguntzak, master ofizialak barne. Hemen diuzue webgune lotura:

http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-5552/eu/contenidos/informacion/dib2/eu_2033/becas_universitarias_e.html


Eskaerak aurkezteko epea Urriaren 16an amaitzen da


Mila esker Javier Ormazabali informazioagatik.
----------

2009-05-30

Permalink 19:56:16, Atalak: euskofilia, Unibertsitatea, interesgarria  

Nazioarteko sinposioa fakultatean

Izenburua: Tools for linguistic variation / Hizkuntza bariazioa aztertzeko teknologia / Tecnologias para la variación lingüística
Izaera: Nazoarteko siposioa
Noiz: Urriaren 1 eta 2a
Non: Gasteizko Letren fakultatean (EHU)
Antolatzailea: EUDIA ikerketa taldea (EHU)
Matrikulazio prezioa: Uztailaren 1a arte 3€, gero 5€ (Aukera askeko kreditu 1 lortzeko aukera)

Programa eta matrikulazio xehetasunak EUDIAren webgunean
----------

2009-05-14

Permalink 17:37:37, Atalak: Unibertsitatea, interesgarria  

Hualderen bisita txistukarien inguruan aritzeko

Datorren ekainaren 15ean, Deustuko Unibertsitatean, Bilbon, 12:00 José Ignacio Hualdek hitzaldia emanen du, Eusko Ikaskuntzak antolaturik. Izenburua, honakoa: Euskal Txistukarien neutralizazioa eta gaztelaniako sisipasa.

Informazio gehiago hemen: http://www.eusko-ikaskuntza.org/eu/cursosyjornadas/listado/object.php?o=17773
----------

2009-04-30

Permalink 22:07:45, Atalak: euskofilia, Unibertsitatea, interesgarria  

Maiatzaren 5ean Henrike Knörr zenari omenaldia

Ricardoren blogean irakurri dut dena prest dagoela: maiatzaren 5ean 18:00etan EHU-ko Letren Fakultatean Henrike Knörri omenaldia egionen zaio.
 (Ricardorenetik hartu dut kartela. Gora Creative Commons! Wink

----------

2009-04-03

Permalink 14:00:20, Atalak: euskofilia, Unibertsitatea, interesgarria  

EHUren Udako Ikastaroak abian

Atera da EHUren Uda Ikastaroen eskaintza. Aurten, euskararekin edota hizkuntza(laritza)rekin lotuak, honako hauek:

B.1 Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?
B.4 Eguraldia, euskara eta hedabideak
H.1 Hizkunzta jolas, telebistan eta irakaskuntzan
H.8 Tratamiento integrado de las lenguas
I.1 El profesor de segundas lenguas / II: la formación inicial y el desarrollo de la competencia docente
I.2 Aprender eficazmente una lengua extranjera
I.3 Poesía vasca actual
3.1 Euskararen Sintaxia: aldakortasun sintaktikoa euskal hizkeretan
6.4 Cómo escribir y publicar un artículo de investigación



Informazio zehatza webgunean duzue, baina oraindik gauza batzuk zehazteko daude eta osatzeko daude, gunearen euskarazko bertsioa, esaterako.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

euskofilia

Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution