Artxiboak: Ekaina 2009

2009-06-09

Permalink 17:47:07, Atalak: euskofilia, interesgarria, Euskarari buruz  

Ahotsak.com langile bila

Badihardugu elkartearen Ahotsak proiektuak hiru langile behar ditu, honakoa egiteko:

  • Ahotsak proiektuaren barruan, jende nagusiari elkarrizketak egin herririk herri, bideo eta audio pasarteak editatu...
  • Elkarrizketetan jasotako materiala landu, kodifikazioak eta transkripzioak egin...
  • Horrekin batera, euskalkien inguruko informazioa bilduko duen Interneteko datu-base bat antolatu eta hornitu.
Gidabaimena beharrezkoa da eta hizkuntzalaritza edo kazetaritza ikasketak hobetsiko dira, horrelakoez gain:
  • Euskara maila ona.
  • Euskalkiren baten ezagutza.
  • Informatika kontuetan eta, batez ere, interneten jantzia izatea.
Urtebeterako kontratu luzagarria eskaintzen dute eta kurrikulumak ekainaren 26a arte ahotsak@ahotsak.com helbidera bidal daitezke

Iturria: Ahotsak.com

----------

euskofilia

Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution