Mezua: Lazarraga hizpide Iruñean

2009-05-08

Permalink 11:14:11, Atalak: euskofilia, literatura  

Lazarraga hizpide Iruñean

Datozen maiatzaren 12tik 14ra bitarteko egunetan Iruñeko Udalak eta Nafar Ateneoak Juan Perez de Lazarragaren inguruko jardunaldiak prestatu dituzte.

                                          

Izenburua: Ernazimendua eta euskarazko literatura. Jarraipenik izan ez zuen saiakera. Joan Perez Lazarragakoa.


Lekua eta ordua:
Erraldoien Txokoa (Descalzos kalea 72), 19:30etan.
 
Programa:

Asteartea, maiatzak 12
Asteazkena, maiatzak 13
  • XVII. mendeko sorginkeria auzien balio etnografikoaz: De Lancre irakurriz. Aitzpea Leizaola>
  • Zazpi gauza jakin beharrekoak Joan Perez Lazarragakoari buruz. Pruden Gartzia

Osteguna, maiatzak 14
l>
  • Informazio gehiago:
    Iruñeko Udalaren prentsa oharra PDFn (gaztelaniaz BAKARRIK)
    Nafar Ateneoa (PDF)
    Diario de Noticias de Navarra
  • Erantzunak, Pingback-ak:

    Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
    Eskerrik asko aipamenagatik, Ekaitz.

    Egia esan, neure hitzaldiaren izenburuan bada errakuntza txiki bat, huskeria bat nahi baduzue, baina tira: Zazpi gauza jakin beharrekoak LAZARRAGARI buruz, hau da, neuk, normalki, "Lazarraga" aipatzen dut, edo "Joan Perez"; kasu bietan XVI. mendeko usadioari segitzen diot. Izen osoa erabiltzea ("Joan Perez Lazarragako") apur bat astuna eta pedantea egiten zait: batetik, arkaismo nabarmena da euskaraz, bestetik, solemnegia-edo deritzot.

    Hori bai, bi ohar: batetik, "Perez de Lazarraga / Perez Lazarragako" bezala aipatzea ("Joan" aurretik jarri gabe), zilegi izan arren, ez dator bat XVI. mendeko usadioarekin; eta bi, badut zalantza bat aspalditiko "-ko" horren erabileraz, agian norbaitek hemen argituko likakeena, hau da: ondo dago "Joan Perez Lazarragako" erabiltzea, hor ez dago dudarik, baina, ondo dago "Joan Perez Lazarragakori..." edo "...Lazarragakoren..." bezalakoak erabiltzea?

    Alegia, "-ko" hori ondo dokumentatutako arkaismo bat da, baina, neuk dakidala, inoiz ez da deklinatua dokumentatzen... kasualitatea? Gure iturri beti gutxiegiei egotzi behar diogun bitxikeria? Baina "euskara naturala" da "Lazarragakoaren lanak" bezalako esaera bat? "Naturala" zen horrelako bat XVI. mendean? Niri sortzen didan arrengura haren arkaikotasunari zor zaio bakarrik? Nire irizpide estetiko beti nahasiari? Edo beste zerbait dago, zerbait, barkatu arrunkeria, gramatikala?

    Edozein laguntza edo iritzi eskertuko nuke.
    Permalink-a mezu RSS 2009-05-08 @ 14:37
    Bidaltzailea: Pruden Gartzia [Bisitaria]
    Barkatu, beste errakuntza txiki bat:
    "LazarragaKOren lanak" bezalako lanak da zalantza sortzen didan esaera, ez goian ihes egin didan "LazarragaKOAren lanak".
    Permalink-a mezu RSS 2009-05-08 @ 14:43
    Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Bisitaria] · http://www.blogari.net/euskofilia
    Lehenik eta behin, barka, Pruden zure hitzaldiaren izenburua ez dagoelako, besteak bezala, letra beltzean. Ez dakit zergatik, informatikaren misterioak, ez dit ordenagailuak uzten (trankil egon zaitezke, ez da deus zure kontra dudalako).

    Planteatzen duzunaren harira, ez dut erantzun borobilik, baina burutik pasa zaidan zerbait kontatzeko asmoa bederen, badut.

    Nire ustetan, Behe Erdi Arora arte gutxi gora behera, posible izanen ziren "Lazarragakoren" bezalako formak, artikulua gramatikalizatze prozesuaren amaieran baitzegoen orduan. Behin artikulua gramatikalizatuta (kontuan hartu beharko litzateke zein deklinabide posposiziotan gramatikalizatu zen lehenik, baina tira...), ez ziren onargarriak izanen aipatu forma determinatu-gabeak deklinatutako formetan, baina modu ez emankorrean bizirik geratuko ziren izen propio deklinagabeetan, segur aski forma fosildu moduan, hots, izenak eta -ko-dun formak unitate bakar eta banaezina osatuz. Egoera fosil horren alde legoke, izen propioen artikulu beharrik eza.  Garai honetakoak lirateke ditugun lehen lekukotasun idatziak.


    Horrek agerian utz dezake, bide batez, artikuluaren gramatikalizazioa eta genitibodun -ko-dun) elementuaren aurreratzea loturik egon daitezkeela, hizkuntzaren beraren hurrenkera kanonikoaren (VO-tik OVra) aldaketa prozesuaren deriba egoeraren adierazgarri.

    Txapeletik ateratako ideia bat da, baina ematen du blogek horretarako aukera ematen dutela.... Joseba edota Julenek hona argi izpiren bat ekar badezakete...
    Permalink-a mezu RSS 2009-05-08 @ 17:30

    Erantzun:

    Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
    Zure URL-a erakutsiko da.
    Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


    authimage

    Aukerak:
     
    (Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
    (Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
    ----------

    Kudeaketa

    euskofilia

    Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

    Bilaketa

    Blog hau sindikatu

    Zer da hau?

    Zure bloga eraman

    1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
    2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
    Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
    Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

    powered by
    b2evolution