Artxiboak: Apirila 2009

2009-04-30

Permalink 22:07:45, Atalak: euskofilia, Unibertsitatea, interesgarria  

Maiatzaren 5ean Henrike Knörr zenari omenaldia

Ricardoren blogean irakurri dut dena prest dagoela: maiatzaren 5ean 18:00etan EHU-ko Letren Fakultatean Henrike Knörri omenaldia egionen zaio.
 (Ricardorenetik hartu dut kartela. Gora Creative Commons! Wink

----------

2009-04-26

Permalink 22:30:19, Atalak: euskofilia, interesgarria, Euskarari buruz  

Iruña-Veleiari buruzko hitzaldia Iruñean (Nafarroakoan)

Gaurko Berrian irakurri dut:

Asteartean, 20:00etan, Iruñeko Hizkuntza Eskola Ofizialean, Iruña-Veleia: Razones y sinrazón hitzaldia emango du Blanca Urgell EHUko hizkuntzalariak.

Aspaldiko horrelako zerbait Iruñean ez genuela! Hitzaldiaren edukia ez dakit zehazki, baina Blanca ezagututa, seguru nago aski ongi azalduko duela Veleiako "aurkikuntzak" zergatik diren iruzur, filologiaren zientziak eskaintzen dituen argudioak baliatuta. Wink

Hitzaldia Hizkuntz Eskolak antolatutako 4. Eustal Tulkur Askea (sic) zikloaren barnean txertatzen da.

----------

2009-04-21

Permalink 13:51:04, Atalak: euskofilia, aho bete hortz  

Hezkuntza ministerioak ez daki oraindik ongi euskaraz

Ikusi esteka hau, gunean nabigatu, eta ulertuko duzue zergatik:

http://www2.mepsyd.es/educacion/que-estudiar/educacion-primaria.html


(Mila esker, Aitor)
----------

2009-04-03

Permalink 14:00:20, Atalak: euskofilia, Unibertsitatea, interesgarria  

EHUren Udako Ikastaroak abian

Atera da EHUren Uda Ikastaroen eskaintza. Aurten, euskararekin edota hizkuntza(laritza)rekin lotuak, honako hauek:

B.1 Zein hizkuntza hitz egiten du komunikazio gizarteak?
B.4 Eguraldia, euskara eta hedabideak
H.1 Hizkunzta jolas, telebistan eta irakaskuntzan
H.8 Tratamiento integrado de las lenguas
I.1 El profesor de segundas lenguas / II: la formación inicial y el desarrollo de la competencia docente
I.2 Aprender eficazmente una lengua extranjera
I.3 Poesía vasca actual
3.1 Euskararen Sintaxia: aldakortasun sintaktikoa euskal hizkeretan
6.4 Cómo escribir y publicar un artículo de investigación



Informazio zehatza webgunean duzue, baina oraindik gauza batzuk zehazteko daude eta osatzeko daude, gunearen euskarazko bertsioa, esaterako.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

euskofilia

Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution