Mezua: Iker/Jagon-Tegiak: Euskaltzaindiaren argitalpenak sarean

2008-12-23

Permalink 13:05:02, Atalak: euskofilia, interesgarria, internet  

Iker/Jagon-Tegiak: Euskaltzaindiaren argitalpenak sarean

Euskaltzaindiak bere interneteko gunea berritu du eta bertan ezarri du Iker/Jagon-tegiak atala. Euren asmoa paperean argitaratutako gauzak sareratzea da. Diotenez:

"Euskaltzaindiak euskarri digitalean eskaintzen ditu hemen, dagoeneko paperean plazaraturiko hainbat lan. Era honetan, ikertzaile, ikasle-irakasle zein interesa izan dezakeen orok modu erosoago eta malguagoan erabili ahal izango ditu. Edukiok aldiro-aldiro osotuz eta eguneratuz joango gara."

 

Oso pozik nago berri honekin, Euskaltzaindiaren argitalpen gehienak baitaude bertan PDFn: Mendaur bilduma, Biltzarretako aktak, IKER guztiak, Euskararen Lekukoak, Aldizkariak, klasikoen argitalpenak eta abar. Orotariko Euskal Hiztegia falta da...

Gainera bilatzailea ere badago, IKER bilduma, Euskera aldizkaria edo Arau eta gomendioetan bilaketa zuzenak egiteko.

 

 

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Eskerrik asko informazioagatik, Ekaitz. Joan den astean Euskaltzaindiaren webgunean berrikuntzak sartu zirela jakitean, bisita lasterregia egin nion eta ez nintzen ohartu hainbeste material eta hain baliagarriak denon eskura jarri dituztela.

Ondo diozunez, berri pozgarria da, nahiz eta nik ere Orotarikoa faltan hartu. Dena helduko da, hala espero dut behintzat.
Permalink-a mezu RSS 2008-12-23 @ 22:23

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Kudeaketa

euskofilia

Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Zure bloga eraman

  1. Bloga esportatu eta txt moduan gorde.
  2. blogariak.com-era joan Tresnak > Inportatu bidez zure blog berria informazioa ekarri.
Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution