Artxiboak: Urria 2008

2008-10-28

Permalink 13:30:41, Atalak: euskofilia, internet  

Ahots tratamendurako programak

Aitor Iglesiasek zerrenda hau helarazi dit. Bertan, zenbait ikerketa taldek ahotsaren prozesamendurako eta transkribapenetarako erabiltzen eta garatzen dituzten programa informatikoak ageri dira. Batzuk deskargatzeko aukera dago, baina link zenbait ez dabiltza ongi.

Hemen duzue zerrenda:

http://liceu.uab.es/%7Ejoaquim/phonetics/fon_anal_acus/herram_anal_acus.html
----------

2008-10-02

Permalink 16:17:27, Atalak: Unibertsitatea  

Ibarretxe gure fakultatean

Gaur eguerdian EHU-k ikasturte akademikoari hasiera eman dio Letren Fakultateko areto nagusian, ekitaldi instituzional baten bidez. Ibarretxe, Campos, Pérez eta beste etorri dira horretara. Ez dut ekitaldia bera kritikatzen, are gehiago, normala iruditzen zait horrelako gauzak egitea, unibertsitate guztietan bezala; horrek ekarri dituen ondorioak dira niretzat arbuiagarri:


1.- Klaseak bertan behera geratu dira. Zergatik? zarataren, ikasleen edo ekitaldira inor bertaratuko ez zen beldur ziren?

2.- Berez aparkatzeko leku gutxi dago eta arazoak egoten dira beti. Halere, aparkaleku oso bat auto ofizialentzako gorde dute.

3.- Fakultateko sarrera gehienak moztu dituzte eta leku batetik bestera mugitzeko izugarrizko bueltak eman behar ziren.

4.- Kolore guztietako jende armatua zegoen gure fakultate barnean eta inguruetan.

5.- Inoiz baino sakonkiago garbitu eta konpondu dute gure fakultatea, ohikoa ez den irudia eman nahian.

6.- Ekitaldia bera guztiz esklusibo eta elitista izan da eta bistan denez, ez du fakultatea egunero erabiltzen dugunon interesa inondik ere piztu.

Hala ere, espero dut benetan, egunotan prestatzen hainbeste denbora pasa dutenek euren lanaren fruitua jaso izana.

Lotura EHUren gunean gaztelania hutsean:

La UPV/EHU celebra la inauguración oficial del curso académico 2008-09
----------

euskofilia

Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution