Gaur eguerdian
EHU-k ikasturte akademikoari hasiera eman dio
Letren Fakultateko
areto nagusian, ekitaldi instituzional baten bidez.
Ibarretxe,
Campos,
Pérez eta beste etorri dira horretara. Ez dut ekitaldia bera kritikatzen, are gehiago, normala iruditzen zait horrelako gauzak egitea, unibertsitate guztietan bezala; horrek ekarri dituen ondorioak dira niretzat arbuiagarri:
1.- Klaseak bertan behera geratu dira. Zergatik? zarataren, ikasleen edo ekitaldira inor bertaratuko ez zen beldur ziren?
2.- Berez aparkatzeko leku gutxi dago eta arazoak egoten dira beti. Halere, aparkaleku oso bat auto ofizialentzako gorde dute.
3.- Fakultateko sarrera gehienak moztu dituzte eta leku batetik bestera mugitzeko izugarrizko bueltak eman behar ziren.
4.- Kolore guztietako jende armatua zegoen gure fakultate barnean eta inguruetan.
5.- Inoiz baino sakonkiago garbitu eta konpondu dute gure fakultatea, ohikoa ez den irudia eman nahian.
6.- Ekitaldia bera guztiz esklusibo eta elitista izan da eta bistan denez, ez du fakultatea egunero erabiltzen dugunon interesa inondik ere piztu.
Hala ere, espero dut benetan, egunotan prestatzen hainbeste denbora pasa dutenek euren lanaren fruitua jaso izana.
Lotura EHUren gunean gaztelania hutsean:
La UPV/EHU celebra la inauguración oficial del curso académico 2008-09