Artxiboak: Iraila 2008

2008-09-23

Permalink 01:06:12, Atalak: euskofilia, literatura  

Hedoi Etxarte iruindarrak "Suzko lilia" poema liburu berria atera du

Blog honetan euskarazko literaturak ez du presentzia handirik egia esan, euskararen beste alor batzuk gogokoago ditu(t). Hala ere, oraingoan Hedoi Etxartek poesia liburu berri bat (bere lehena) kaleratu duelako berria hona ekarri nahi dut, besteak beste, aspaldi ezagutzen dugulako elkar.

Suzko lilia du izena eta Susak argitaratu du. Aurkezpena urriaren 2an Donostiako Udal Liburutegiko sotoan goizeko 11etan izanen da.

                                        Suzko lilia

Anitz urtez, Hedoi.

----------

2008-09-19

Permalink 16:50:42, Atalak: euskofilia, Unibertsitatea, interesgarria  

EUDIA ikerketa-taldearen I. jardunaldiak. "Hizkeren Prosodia Ikertzen"

Datorren irailaren 29an, astelehenez, EUDIA ikerketa-taldeak bere lehen jardunaldiak burutuko ditu EHU-ko Arabako campuseko Filologia eta Geografi Historia fakultateko gradu aretoan.

Saioa laburra baina interesgarria izanen da:

15:00 Ongi etorria

15:15 Elisa Fernández (USC):
         El Estudio de la prosodia dialectal en el AMPER: el caso del gallego

16:15 Iñaki Gaminde (EHU)
         Hainbat irizpide azentu ereduak aztertzeko


17:15 Atsedena

17:30 Gorka Elordieta (EHU)
         Hizkera baten intonazioaren azterketa

18:30 Amaiera



Informazio gehiago: http://www.edak.tk
     



----------

2008-09-13

Permalink 16:08:14, Atalak: euskofilia, Unibertsitatea, Euskarari buruz  

Euskara Dialektalaren Ahozko Korpusa proiektua

EUskal DIAlektologia (EUDIA) ikerketa taldea sortu da berriki EHU-ko Hizkuntzalaritza eta Euskal ikasketak Sailean (HEIS). Gotzon Aurrekoetxea da talde horren burua eta hizkuntz bariazioa aztertzea du helburu; horretarako, Euskara Dialektalaren Ahozko Korpusa (EDAK) proiektua jarri da martxan.

Proiektu horren barrenean Euskal Herri osoko hainbat herritan inkestak egiten ari dira, euskara belaunaldiz belaunaldi jasaten ari den aldaketak ikusteko. Lan horretan hainbat ikasle eta kolaboratzaile parte hartzen ari gara, momentuz eta lehen fase honetan, informazioa biltzen.

Behin-behineko web gune bat martxan jarri dute, EHUren pean gune osoago bat abian jarri bitartean. Helbidea hau da: http://www.edak.tk edo bestenaz http://sites.google.com/site/edakeudia/
----------

2008-09-06

Permalink 10:46:03, Atalak: euskofilia, Unibertsitatea, interesgarria  

Automatrikula egiteko hitzorduak sarean

Ikaskideok, jadanik GAUR-en automatrikula noiz egin behar duzuen begira dezakezue. Epeak irailaren 15a eta 26a bitartekoak dira. Gogora ezazue, bertara joan gabe, interneten bidez ere, GAUR aplikazioa erabilita etxetik egin dezakezuela, egokitu zaizuen egun eta orduan.

Link honen zuzenean eramanen zaituzte hitzordua kontsultatzeko orrira: KLIK!

OHAR GARRANTZITSUA: Auten ez dute automatrikularako hitzordua gutun bidez jakinaraziko, hortaz ikasle orok interneten begiratu behar du noiz egin behar duen.
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

euskofilia

Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution