EUskal DIAlektologia (EUDIA) ikerketa taldea sortu da berriki
EHU-ko Hizkuntzalaritza eta Euskal ikasketak Sailean (HEIS).
Gotzon Aurrekoetxea da talde horren burua eta hizkuntz bariazioa aztertzea du helburu; horretarako,
Euskara Dialektalaren Ahozko Korpusa (EDAK) proiektua jarri da martxan.
Proiektu horren barrenean Euskal Herri osoko hainbat herritan inkestak egiten ari dira, euskara belaunaldiz belaunaldi jasaten ari den aldaketak ikusteko. Lan horretan hainbat ikasle eta kolaboratzaile parte hartzen ari gara, momentuz eta lehen fase honetan, informazioa biltzen.
Behin-behineko web gune bat martxan jarri dute,
EHUren pean gune osoago bat abian jarri bitartean. Helbidea hau da:
http://www.edak.tk edo bestenaz
http://sites.google.com/site/edakeudia/