Artxiboak: Maiatza 2008

2008-05-12

Permalink 13:13:00, Atalak: euskofilia, Unibertsitatea  

Gramatika Jaietan: Gramatika Bideetan liburuaren 30. urteurrena

Datorren maiatzaren 15ean, ostegunez,  Patxi Goenagari eta bere obrari omenaldia eginen zaio EHUren Arabako Campuseko Filologia eta Gaeografia-Historia fakultateko areto nagusian. Izan ere, aurten 30 urte pasa dira Goenagak Gramatika Bideetan idatzi zuenetik. Euskal gramatikaren ikuspegia irauli zuen liburu honek, teoria sortzailea gurera ekarriz.

Egitaraua hau da:

11:30 AURKEZPENA

11:45 GRAMATIKA BIDEETAN: Bide barrijak
ITZIAR LAKA (UPV/EHU)

12:45 GRAMATIKA BIDEETAN liburuaren lilura: ikuspegi pertsonal bat
JON ORTIZ DE URBINA (DEUSTUKO UNIBERTSITATEA)

13:45 GRAMATIKA JAIETAN. PATXI GOENAGAREN OMENEZ liburua ematea

Zorionak, Patxi!

Patxi Goenaga
----------

2008-05-06

Permalink 15:23:29, Atalak: euskofilia, interesgarria, Euskarari buruz  

Badihardugu elkartea filologo eske

Badihardugu Euskara Elkarteak lan poltsa bat eratu nahi du bere beharrei aurre egiteko. Ahotsak proiektuaren barnean Euskal Herri osoan euskaldun adinekoei grabaketak egiten ari dira, ahozko ondarea biltzeko asmoz. Jendea behar dute bertan aritzeko eta hiru lanpostu mota aurreikusten dituzte:
  1. Elkartearen administrazioa (kontabilitatea, txostengintza...)
  2. Alderdi filologikoa (AHOTSAK proiektuaren barruan transkribapenak edo kodifikazioak egin)
  3. Kazetari lanak (AHOTSAK proiektuaren barruan, jende nagusiari elkarrizketak egin, bideo eta audio pasarteak editatu...).
Segur aski azken biak dira gure karrerarekin lotuen daudenak. Interesa duenak hemen du informazio gehiago:

----------

2008-05-01

Permalink 02:23:29, Atalak: euskofilia  

Henrike Knörr irakasleak (ere) utzi gaitu

Ikaskide batek eman dit mezua autoan nintzela eta etxera ailegatzerakoan konfirmatu dut Henrikeren heriotza. Ricardok esan duen bezala ematen du gure sailean sorginkeriaren bat bota digutela, Andolin Eguzkitza, Isabel Gomez, Axun Aierbe eta Henrike Knörr galdu baititugu oso denbora gutxian.

Henrike pertsona ezaguna zen Euskal Herrian, hortakoz euskaltzain, hizkuntzalari edo idazle baten galeraren berri emanen dute egunkariek. Nik hemen bestelako alderdi bat aipatu nahi nuke. Henrike nire irakaslea izan zen eta karreran sartzean euskal filologiarekin izan nuen lehenetariko kontaktua harekin izan nuen: ez zizkigun soilik filologiari buruzko galderak egiten: "Non dago Amikuze?" edo "Irakurri eta bidaiatu" bezalakoak luzatzen zizkigun. Gerora saileko bileretan (eta bazkariren batean), kongresuetan, kalean, askotan elkartu naiz harekin, beti umore onez, beti despistatu, desordenatu: mila gauza zituen buruan.

Duela urtebete izan nuen bere eritasunaren berri: elkarrekin genuen kontu bat argitzeko deitu nion eta hara bere erantzuna: "-Ezin dut joan, ospitalean nago" eta nik: "-hara! zer duzu ba?" eta berak erantzun: "Ez, deus ere, minbizia, baina trankil, ongi nago!". Hasieratik umoretsu hartu zuen bere gaixoaldia, baina borroka eritasunak irabazi du. Azken aldikoz duela hilabete inguru ikusi nuen, aurreko astean oso gaizki zegoela jakin eta gaur berria jaso dut. Penatua nago zinez.

Henrike Knörr


Ricardoren Filoblogian informazio gehiago duzue
----------

:: Hurrengo orrialdea >>

euskofilia

Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

powered by
b2evolution