Dakizuenez, karreretan kreditu mota desberdinak daude: nahitaezko eta derrigorrezkoak alde batetik, hautazkoak bestetik, eta aukera askekoak amaitzeko.
Azken hauetaz mintzatu nahi dut. Gure karreran mota horretako hainbat kreditu osatu behar dira eta ikaskideen artean kredituok nola lortu zalantzak egon ohi dira. Bi bide daude:
a) Ikasgaien bidez: Hautazko ikasgaietako kredituak osatzean sobran daudenak aukera askera pasatzen dira. Aukera askeko ikasgaiak ere badira, hatatzkoen antzekoak.
b) Bestelako ekintzen bidez: Atal hau da interesgarriena. Aukera askeko kredituak lortzeko bide diferenetak badira: Unibertsitateko ekintzetan parte hartuz,
Udako Ikastaroen bidez, hainbat hitzalditan parte hartzeagatik, hizkuntza, dantza edo musika tituluak izateagatik, hainbat kirol jardueren bidez, Unibertsitatean gobernu organoren batean ikasleen ordezkari egoteagatik, unibertsitateak antolatzen dituen kultur jardueren bidez,
Euskal Dantzarien Biltzarrean izenemana dagoen dantza talde batean aritzeagatik, Gobernuz kanpoko Erakundeetako kide izateagatik eta abar.
Hau dena
UPV-EHUren arautegian zehaztua dago, emazue osteratxo bat nahi izanez gero. Gunea erabilgaitza dela badakidanez eta erruki pizar bat badudanez, lotura emanen dizuet:
LEHENENGO ETA BIGARREN ZIKLOKO IKASKETEN GESTIORAKO ARAUDIA.
VI. KAPITULUA. AUKERA ASKEA