Astirik ez dut izan, baina gogoa banuen
Baionara egindako osteratxoa kontatu eta argazkiz laguntzeko. Barka arren, argazkien kalitate txarra.
Azaroaren 28an fonologiako irakasle dugun
M. Lourdes Oñederrak antolaturik,
Gasteiztik mikrobus batetan 9 ikasle
Baionara joan ginen, bertan grabaketa batzuk egiteko asmoz. Goizeko 9etan abiatu ginen.



Ikus daitekeenez, autobusean leku anitz bagenuen. Azken argazkian kristalean islatzen den aurpegi hori ez da espektro misteriotsu ezezagun bat,
Lourdes da, beraz ez argazkia
Iker Jiménezi bidal. Gipuzkoa hegotik iparrera zeharkatu eta autobidetik
Baionako fakultatera jan ginen. Bertan,
Euskal Ikasketak egiten ari diren ikaskideak grabatu genituen eta elkarrekin joan ginen bazkaltzera,
Jasone Salaberria eta
Beñat Oihartzabal lagun.

Lana eginda, fakultatean bazkaldu genuen denok. Gero kafea hartzeko beta ere izan genuen,
Baiona erdigunera joan aitzin.



Gizon xinpatiko hori sukaldaria da.

(Gutxi) bazkalduta, fakultateko lagunak agurtu eta
Baionako merkatu aldera joan ginen, bertan baitago
Eusko Ikaskuntzaren
egoitza. han taldeak egin eta jende heldua grabatu genuen. Xiberotar bat, baxenafar bat eta familia lapurtar bat.


Familia horrek, taberna bat du
Baionan,
EIren egoitzaren ondoan, beraz, gero kafea hartzera joan ginen denak. Grabaketetan zintzilik geratu zitzaizkigun gaietan sakontzeko aukera izatearekin batera, croissant bikainak dastatu genituen.


Atsedenik ere ez genuen izan (Itzalek bai, azpiko argazkiak erakusten duen bezala) eta ixtantean ailegatu zen itzultzeko ordua. Arratsaldeko zortziak aldera
Gasteizen ginen berriz ere.

Eskerrak eman behar dizkiet hau prestatzeko egin duten lanagatik,
Lourdes Oñederra,
Jasone Salaberria eta
Baionan
Eusko Ikaskuntzako langile den Maiteri. Ederki pasa genuen eguna!