Mezua: Maskaradak 2008

2008-01-01

Permalink 04:14:09, Atalak: euskofilia, interesgarria, literatura  

Maskaradak 2008

Atera da jadanik 2008ko Xiberoko maskaraden zerrenda. Aurten Atharratzek antolatu ditu Aloze-Ziboze-Onizegainekoekin batera,  eta honako egun eta herrietan izanen dira:

Urtarrilaren 13a: Atharratze
Urtarrilaren 20a: Gotaine
Urtarrilaren 27a: Ligi
Otsailarem 3a: Altzürükü
Otsailaren 10a: Ürrüstoi
Otsailaren 17a: Muskildi
Martxoaren 2a: Gamere
Martxoaren 8a: Maule (Larunbatez)
Martxoaren 16a: Arrokiaga
Martxoaren 23a: Barkoxe
Martxoaren 30a: Aloze
Apirilaren 6a: Altzai / Lakarri
Apirilaren 13a: Hoki (Hokinhegi)
Apirilaren 20a: Urdiñarbe
Apirilaren 27a: Santa Grazi

Ohi bezala denak igandez izanen dira, salbu Maulekoa. Barrikadak 10:00etan hasiko dira eta Maskaradak berak 16:00etan.

         Maskaradak

Informazio gehiago: Sü Azia Elkartea

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Miel [Bisitaria]
Animatu eta gerturatu Xiberoara!
Lehen aldiz ikusi nituen eta ikuskizun polita eta aberatsa iruditu zitzaidan. Haize galanta Altzürükü aldean baina ederki pasatu genuen, giro onean. Beraz badakizue, Xiberoko ohiturak ezagutzeko aukera paregabea baita, gerturatu maskaradetara!
Permalink-a mezu RSS 2008-02-07 @ 19:09
Bidaltzailea: Mikel [Bisitaria]
Atzo Ürrüstoin egon ginen Maskarada ikusten eta zinez disfrutatu genuen.
Zorionak parte hartu zuten guziei: dantzariak bikainak, kantariak xarmantak eta buhame-kauterak zein baino zein pitoagoak.
Permalink-a mezu RSS 2008-02-11 @ 19:00
Bidaltzailea: Ariane [Bisitaria] · http://www.blogak.com/aupi
Egun on Ekaitz! Zure informazioari esker San Prudentzioko oporrak aprobetxatu eta Maskaradak ikusten egon gara Santa Grazin. Esperientzi ederra izan da eta datorren urtean itzultzeko irrikaz nago!

Ondo segi eta zaindu zaitez!


argazki bat:

http://www.fotolog.com/aupilandia


Permalink-a mezu RSS 2008-04-29 @ 16:10
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Pozten naiz, Ariane, gustatu izanaz. Herri polita hautatu zenuten gainera, Pirineoen magalean. Urruti xamar ezta?

Egon ongi eta pastu aste on
Permalink-a mezu RSS 2008-04-29 @ 17:37
Bidaltzailea: Ariane [Bisitaria]
Herri txiki baina zoragarria, bai! Urruti xamar, baina euskal herria gehiago ezagutzeko asmoz joan ginenez, ondo aprobetxatu genuen distantzia tarteko herrietatik pasatzeko (eta ez hain tartean zeudenetatik ere). Hurrengoan beste bideren bat aukeratuko dugu, orduan ere tarteko herriak ezagutzeko asmoz.

Aste ona pasatu eta aprobetxatu!
Permalink-a mezu RSS 2008-04-29 @ 23:49

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

euskofilia

Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution