Artxiboak: Azaroa 2007

2007-11-18

Euskargazkik urtebete egin du

Oharkabean pasatu zait! Hil honen 5ean Euskargazkik urtebete egin zuen. Denbora gehiago daramalako sentsazioa dut halere. Urtebetean zenbat gauza sartzeko aukera izan dudan! Euskal Herriko herrialde guztietako argazkiak daude jada; Bizkaia, Gipuzkoa, Araba, Nafarroa, Lapurdi eta Xiberokoak.

Jakina, oraindik asko falta dira eta gehien bat Euskal Herriko ekialdeko argazkiak daude momentuz, bertan ibiltzen bainaiz gehien. Dena den, askotan esan dudan bezala, ongi etorriak dira zuen aportazioak!

Oraingoz 50 leku inguru agertzen dira Euskargazkin, ea hurrengo urterako ehun diren!

Asko gozatzen ari naiz blog hau egiten, espero dut zuek ere gustura hartzea hemen agertzen direnak.

    

Tagzania: euskargazki

                     umea eta pastela
----------

2007-11-01

Permalink 00:56:56, Atalak: euskofilia  

Zure blogarekin eraginik al duzu?

Nahikarik pasatako memea da hau. Egia esan ez naiz e-mail bidez ailegatzen diren korreo horiek birbidaltzearen sobera zalea, baina oraingoan gustura hartu dut mezua, alde batetik Nahikari nitaz oritu delako Wink, eta bestetik, galdera interesgarria delako, ez?

Ba zer esanen dizuet, ez dut uste nire blogak gauza asko aldatu dituenik egia esan. Ez da horretarako sortu gainera, berez besarkatzen duen eremua ikusita, ez da egunero irakurtzeko bloga segur aski, nahiz eta ez den filologia huts eta "infumable"-az ere ari. Pozik nago bere irakurle esparru txikian hainbat berri plazaratzeko balio izan duelako: argitalpenak, biltzarrak..., eta dudarik gabe, pozgarriena niretako, ikaskideek euren ikasketetarako hainbat gauza lagungarri aurkitu dituztela esan didatenean izan da: gure karrerako ordutegiak agertzean, nik egindako lan zenbait sareratzean, beken berri ematean...
Blog hau gainera, gai bertsuen inguruan mugitzen den beste baten umea da, eta horrelako gurasoa izanik, umearen aspirazioak ez dira sobera urrunak. Halere, elkarlan eta elkarreragin interesgarria dagoela uste dut!

Bestalde, nire beste blogak, Euskargazkik, ez du horrenbeste irakurlerik, eta eragin urrikoa da, nahiz egiazki lan gehien ematen didana izan! Sustaturen sariketarako blog horretako sarrera bat nominaturik egon zen, eta zinez espero dut jendearentzako interesgarri ez bada, bederen bloga kuriosoa izan dadin, eta lan-tresna ikaskideentzat, nik hura egiten gozatzen baitut.

Finean, ez dakit jende askoren barrenak astinduko ditugun, baina nik gozatzen dut hau egiten eta eskertzen dut gure komunitate ttipiaren berotasuna, oso jatorrak zarete!

Har dezatela memearen lekukoa honakoek, ea berpizten diren pixka bat:


----------

euskofilia

Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution