Mezua: Leizarragaren Testamentu Berriaren beste edizio bat

2007-09-21

Permalink 12:04:40, Atalak: euskofilia, interesgarria, literatura  

Leizarragaren Testamentu Berriaren beste edizio bat

1995an Nafarroako Kutxak Christie's subasta etxean Johanes Leizarragaren Iesvs Christ gvre iavnaren Testamentv Berria liburuaren lehen edizioa (1571) erosi zuen 33 milioi pezetatan.

Azkenean eta aski kostarik, edizio faksimile fidela argitaratu berri du kutxak. Originala ahal bezainbeste errespetatu nahi izan dute eta azalak, paper mota, enkuadernazioa eta litografiak ahal bezain fidelki kopiatu dira.
Bestalde, Xabier Kintanak, Henrike Knörrek eta Txomin Peillenek egileari buruzko testuak ere ondu dituzte eta Fernando Pérez Ollo kazetariak liburuaren beraren historia aztertu du.

Ale zenbait Euskaltzaindira eta Eusko Ikaskuntzara bidali dira eta fite egonen da salgai liburudendetan, 25 edo 30 bat eurotan.


Iturria:

Diario de Noticias de Navarra (2007-09-21)

   Testamentu Berria Leizarraga

Erantzunak, Pingback-ak:

Bidaltzailea: Borja [Bisitaria]
bat enetzat izango! :D
Permalink-a mezu RSS 2007-09-21 @ 14:21
Bidaltzailea: Borja [Bisitaria]
halere duda bat sortu zait egunkariko berria (egin eta gara ;P) irakurrita, bertan "edición comercial" deitzen baitio liburu dendetan salgai izango denari; horrek zer esan nahi du? ez dela bestea bezain ona izanen?... ¬¬
Permalink-a mezu RSS 2007-09-21 @ 14:26
Bidaltzailea: Ekaitz Santazilia [Kidea] · http://www.blogari.net/euskofilia
Aupa Borja,

Ez zekiat egia esan zertan izanen den azkenean, Henrike Knörrek esan zidaan urtarrilerako aterako zutela (pentsa atzerapena) salgai edizio faksimilea eta kutxa horretako bezeroentzat merkeago aterako zela. Ez zidaan saltzeko edizio berezi bati buruz deus ere aipatu. Ikusiko beraz.

Laster artio!
Permalink-a mezu RSS 2007-09-21 @ 14:34
Bidaltzailea: Ricardo Gómez [Kidea]
Borja: ez nago guztiz ziur, baina Diario de Noticias-en batari "lujosa publicación" eta besteari "edición comercial" deitzeak zureak bezalako susmoak izanarazten dizkit.
Permalink-a mezu RSS 2007-09-21 @ 18:04

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

euskofilia

Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution