Artxiboak: Iraila 2007

2007-09-26

Permalink 15:18:20, Atalak: euskofilia, internet, literatura  

XVII. mendeko 17 faksimile interneten

Armiarmaren Literatur Emailuak blogean irakurri dudanez, Klasikoen Gordailuak obra zenbaiten faksimileak interneten paratzeko asmoa du, aurkitzen zailak izaki. Hasteko, hamazazpi titulu sareratu ditu PDFn:

Hauek Ricardo Gómezek sortutako liburutegi birtualarekin batera, interneteko euskarazko eta euskarari buruzko corpus faksimilea aberasten doa.
----------

2007-09-21

Permalink 12:04:40, Atalak: euskofilia, interesgarria, literatura  

Leizarragaren Testamentu Berriaren beste edizio bat

1995an Nafarroako Kutxak Christie's subasta etxean Johanes Leizarragaren Iesvs Christ gvre iavnaren Testamentv Berria liburuaren lehen edizioa (1571) erosi zuen 33 milioi pezetatan.

Azkenean eta aski kostarik, edizio faksimile fidela argitaratu berri du kutxak. Originala ahal bezainbeste errespetatu nahi izan dute eta azalak, paper mota, enkuadernazioa eta litografiak ahal bezain fidelki kopiatu dira.
Bestalde, Xabier Kintanak, Henrike Knörrek eta Txomin Peillenek egileari buruzko testuak ere ondu dituzte eta Fernando Pérez Ollo kazetariak liburuaren beraren historia aztertu du.

Ale zenbait Euskaltzaindira eta Eusko Ikaskuntzara bidali dira eta fite egonen da salgai liburudendetan, 25 edo 30 bat eurotan.


Iturria:

Diario de Noticias de Navarra (2007-09-21)

   Testamentu Berria Leizarraga
----------

2007-09-11

Matrikularako hitzorduak sarean

Jadanik ikusten ahal dugu UPV-EHUko ikasleok matrikula egiteko noiz dugun hitzordua. Horretarako, GAUR aplikazioan sartu eta honako pausoak jarraitu:

  • Ikasleak
    • Unibertsitateko akademi gestio gaurkotua
      • Erabiltzailea (NANa letrarik gabe) eta pasahitza (lau zenbaki) sartu eta SARTUteklari eman
        • "Matrikulak" atala zabaldu eta "automatrikularako hitzordua" sakatu
          • NANa sartu berriz, letrarik gabe, eta "Bilatu" sakatu.
            • Gure NAN zenbakia (urdinez) sakatu 

Hor dugu hitzordua. Antza denez matrikula interneten bidez ere egiteko aukera dago (edo egonen da, niri ez dit utzi momentuz). Horretarako ere GAUR aplikazioan sartu behar dugu, eta "Matrikulak" atalean "Automatrikula" sakatu. Internet bidezko matrikula egiteko pauso guztiak UPV-EHUren gune nagusian daude, bideo honetan esplikaturik. 

Ea aurtengoan arazorik ez dugun ditxosozko matrikularekin!

Eguneratzea (2007-09-19):

Ez dut arazorik izan matrikula interneten bidez egiteko, neukan hitzorduaren barnean, hori bai, Internet Explorer nabigatzailea erabili, besteekin arazoak baitaude.
----------

Euskal Filologia lanak sarean (II)

Iaz egin nuen bezala, 2006-2007 ikasturtean Euskal Filologia karrerako ikasgaietan egindako lan garrantzitsuenak ekarri ditut hona, ikaskideei lagungarri izanen zaizkielakoan. Hemen daudenak zuzenean irakasleari entregatutakoak dira, zuzenketarik eta hobekuntzarik gabe, akasdunak beraz. Hauetako bat edo besteren bertsio hobetua fite ARTXIKER datu basean agertzea baliteke. Zeinahi iruzkin edo ohar eskertzekoa izanen da:

Lanak jeisteko (Word), egin klik izenburuan:

Literaturaren teoria ikasgairako (Karlos Otegi): "Pragmatika literarioaz diharduten hiru artikuluri buruzko hausnarketa". Hiru artikulu hartu nituen eta berauek iruzkindu, pragmatika literarioa zer den ulertzeko. Gakoak: pragmatika, literatura, teoria, semiotika. Nota: 9'5.

Literaturaren teoria ikasgairako (Karlos Otegi): "Semiotikarako sarrera". Semiotika literarioaren diakronia eta definizioa, aplikazio diferenteekin batera. Gakoak: diakronia, literatura, teoria, semiotika. Nota: 9'5.

Euskal psikolinguistika
ikasgairako (Itziar Idiazabal): "Bi haurren jardunaren azterketa, behaketaren bidez". Bi (edo hiru) haurri ipinak kontaarazi eta berorien azterketa linguistikoa egin da, morfologia, joskera, jarioa eta bestelakoak aztertuz. Gakoak: Psikolinguistika, behaketa, morfologia, sintaxia, joskera, jarioa. Nota: 9.

Euskal literatura II ikasgairako (Jon Kortazar): "Gauak eta hiriak nobelaren lekuen azterketa". Ur Apalategiren nobelan agertzen diren lekuen bilketa eta azterketa semiotikoa. Gakoak: Ur Apalategi, Gauak eta hiriak, lekuak, semiotika, topotipoa. Nota: ?? Ikasgaiaren nota: 10.

Euskara II ikasgairako (Patxi Goenaga): "Lazarragaren perfektibo zaharrari lehen hurbilketa". Joan Perez de Lazarragaren testuan azaltzen den perfektibo edo aoristo zaharraren azterketa sintaktiko, morfologiko eta pragmatikoa. Gakoak: Lazarraga, aoristoa, perfektiboa, sintaxia, morfologia, erabilera. Nota: ??. Ikasgaiaren nota: 10.

Irakurketa on izan dezazuela!


Loturik honekin:

----------

:: Hurrengo orrialdea >>

euskofilia

Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution