ISO 639-3 nazioarteko estandarra, munduko hizkuntzak sailkatzeko dagoen nazioarteko kodea aldatu egin da euskarari dagokionez, FiloBlogian irakurri ahal izan dudan moduan. Izan ere, euskara hiru kode diferenteren pean zegoen sailkatua, eus (hasieran, hegoaldeko euskalkientzako), bqe (Nafar-Lapurterarentzako) eta bsz (Zubererarentzako), hizkuntza berbera hirutan banatuz.
Besteak beste Ricardo Gómezek FiloBlogian egindako kanpañari esker eta ISO 639-3 kodearen arduradunei egin eskariari esker, batzorde batek euskara guztiak eus kodearen pean batzea erabaki du, hiru euskara izan beharrean bakarra izanik.
Informazio gehiago:
FiloBlogia (2007-08-27): "ISO 639-3: gure proposamenak onartu dira"
Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)