Maiatz aldizkariaren 25. urteurrena ospatzeko Susa argitaletxeak argitalpen horren lehen hamar aleak sarean paratu ditu denen ikusgarri. Ale osoa PDFn jeistea egoteaz gain, artikulu bakoitza on-line ikusteko aukera bada.
Armiarmak duen Literatur Aldizkarien Gordailuan lehendik ere bagenuen literatur aldizkari sortzez Baionako horren ale bakoitzak zekarrena kontsultatzeko aukera, baina orain, esan bezala, (soilik) lehen hamar aleen edukia ikus dezakegu.
![]()
Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)