Azkenean, literaturaz diharduen euskarazko aldizkari bat badugu:
Bazka.
Gorka Arrese da
on lineko agerkari honen zuzendaria. Martxoaren 7an agertu zen lehen aldiz
Euskadi Sarien polemikaren harira eta gai honekin loturik dauden hainbat artikulu dakartza. Hala ere, literaturaren inguruan zeinahi hausnarketa egitea du helburu. Astekari izateko asmoz sortutako proiektu honek iragan milurtearen bukaeran
Susa paperean argitaratzen hasi zen aldizkariaren jarraitzailea izan nahi du, baina berrikuntzak ere badakartza: alde batetik,
Hiztegia. Izenak aditzera ematen duenaren kontra, ez da hitz bilketa bat, baizik eta hitz multzo bilketa bat; prentsan egindako literatura aipamenak biltzen dira.
Datutegia izenekoan aldiz, euskal literaturaren industriari buruzko datu zehatzak topatuko ditugu.
Bazen ordua horrelako zer edo zer sor zedin, ez baitu gure literaturak metaliteratura eginen duen argitalpenik kasik.
Iturria: