Euskaltzaindiaren webgunean
azkenik eskuragarri ditugu
Euskera agerkariaren ale guztiak (1919tik 2005ra). Artikuluak PDF formatuan zabal daitezke, eta bakoitzak bere fitxa du, zeinean izanburua, data, alea eta abar azaltzen diren, esteka batzuekin batera.
Bilaketak
aleka egiteko aukeraz gain, akademiaren
barne antolaketaren arabera ere bila daiteke (jardunaldiak, hilberriak, LEF batzordea, batzar-agiriak, araugintza eta beste).