Atzoko
El Paísen
Euskadiko edizioak zekarren artikulua:
"Doctores Por debajo de la cuota"Euskarak doktoregoan duen presentziaz dihardute
UPV-EHUko hainbat lagunek. Honako baieztapenak irakur daitezke:
- Tesien defentsen %5'98a bakarrik da euskaraz
- Ludger Mees:"Existen problemas para configurar la terminología [científica en euskera], y organizar un tribunal bilingüe conlleva un mayor esfuerzo. Por ello, doctorarse en euskera es una decisión consciente, se podría decir que militante, que implica la voluntad de hacer una aportación a la normalización de la lengua".
- Kepa Sarasola: "Conseguir un tribunal euskaldun es una maniobra casi imposible" Sarasolak uste du epaimahaiak osatzeko baldintzak (katedradunen kopurua eta abar) arindu behar direla.
- Tesiak ingelesez burutzeak argitalpen internazionaletara lehenago ailegatzea ahalbidetzen du.
- Gorka Larrinaga: Tesiak euskaraz egiteak euskararen terminologia zientifikoa osatzen du.
- Mikel Peñagarikano: Nahiz eta euskaraz ikasi, doktoregoa gaztelaniaz egin du, garrantzi handiagoa duelako berarentzat tesi zuzendari egokia hautatzea.
Euskal Filologian, oro har, tesiak euskaraz defendatzeko aukera egoten da, baina halere esfortzu berezia eskatzen duela iruditzen zait.
Zer deritzozue artikulu honetan egiten diren baieztapenez?