Sü Azia,
Zuberoako kulturaz, hizkuntzaz eta hizkeraz arduratzen den elkartea da.
Bere xedeen artean, Ondarea bildu eta sailkatzea dago, zuberera idazteko sistema batua sortzea, eta beste. Gauza jakina denez, erakundeengandik lortzen dituen laguntzak urriak dira.
Gauzak horrela, elkarte honek bere burua hegoaldean ezagutzera eman nahi du: horretarako gunearen gaztelaniazko bertsioa beharrezkoa da, euskaldun ez direnentzat. Gaztelaniazko bertsioak
ez du itzulpen zuzena izan nahi, baizik eta euskaraz ez dakien bati gauzak ulertarazteko bidea, hortaz, testuak itzuli baino, moldatu behar dira. Kontua da,
ni naizela
aipatu bertsioaren arduraduna, eta niri dagokidala euskaraz ez dakiten horien buruetan sartzea. Horregatik,
zeinahi iradokizun ongi etorria izanen da, hain erraza ez den lan hau burutzeko. Mila esker, bada.