Izan ere, lehendabiziko aldiz fakultatean gertatu zait, ikasle naizenetik, orain arte zuka baino ez dudalako etzun irakasleen ahotan. Baina orain irakasle batzuk ikasleoi hiketan zuzentzen zaizkgu eta honek zenbait zalantza sortzen dizkit:
1.- Unibertsitate mailan irakasleak ikasleari hiketan egin diezaioke eskolan bezala?
2.- Hala izatekotan, ikasleak hika ala zuka erantzunen dio? Klasean zuka eta eskolatik kanpo hika?
3.- hikaren erabilera oso mugatua izan da tradizioan. Tadizio horri atxiki behar zaio ala erabilerak alda daitezke?
4.- Zer egin dezake hiketan ez dakien ikasleak irakaslea hala zuzentzen bazaio?
Nire iritzia honakoa da: Ni hiketan moldatzen naiz eta pertsona berarekin kontestuaren arabera erregistroa aldatzea ez zait batere naturala iruditzen, hortaz hiketan egiten dizunari hika erantzunen nioke, irakaslea izanik ere, eta eskolan egonik ere; besteei zuka.
Zer iruditzen zaizue zuei?
Informazio osagarria:
Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)