Ohar hau karrera bukatzear daudenei zuzendurik dago:
Nerea Pikabea EuskoSare elkarteko koordinatzailea dugu, eta noizbehinka elkarteari buruzko informazioa igortzen dit.
Elkarte honek, Eusko Ikaskuntzaren barnean, mundu osoko euskaldunak eta euskal etxeak batzen ditu, eta harremanetan jartzen. Zenbaitetan atzerrian euskara irakasleak behar direla esan dit Nereak eta lanpostu hauei buruzko informazioa bidali izan dit; gehienetan atzerriko euskal etxe eta unibertsitateetan eskolak emateko izaten dira lanpostuak eta lizentziatuak edota euskaldun zaharrak eskatu izan dituzte, nahiko aukera interesgarriak beraz.
Inork horrelako ogibide bat lortzeko interesa balu, hoberena posta elektronikoz harekin harremanetan jartzea dela esan zidan Nereak, beraz norbaitek nahi izanez gero, idatz diezadala komentario bat sarrera honetan berean, eta EuskoSarerekin kontaktatzeko bidea emanen diot.
Euskal Filologia ikasleok euskararen, filologiaren eta ikasketen alorrean ditugun galderak, zalantzak, iritziak eta proposamenak botatzeko gunea. (Ekaitz Santazilia)
