Mezua: Aspertzen ez bazara, ikertu ingelesa

2008-07-29

Aspertzen ez bazara, ikertu ingelesa

Berrian artikulu bat:

Aspertzen ez bazara, ikertu ingelesa

Euskararen Jatorria batzarraren izenean

Agur, Josu. Pozez irakurri nuen zure gutuna, Aspertzen bazara... ikertu euskara!

Izenburua dotorea, Pixka bat ez mucho lotsagarria baino askoz ere hobea. Druiden batzarra baino aukeran nahiago sorgin, intxixu edo aztien batzarra, baina eskertzen dizut lorea, ohituta gaude okerragoekin.

Aurretik aipatu nahi dizut euskararen ahaideen eztabaida zaharra dela, gutxienez 430 bat urtetan idazle aunitzek (Poza 1587, Etxabe 1606, Larramendi 1728, Astarloa 1800, Humboldt 1821, Schuchardt 1908, Gomez Moreno 1949, Mitxelena 1954, Tovar 1959, Krutwig 1978, Gorrotxategi, Swadesh, Ruhlen, Bengtson, Trask, Del Cerro, Alonso, Arnaiz, Angus J Huck, Vennemann...) plazaratu dituztela iritziak eta ez dudala uste gutun pare batekin agortuko dugunik gaia, beste kate-begi bat agian.

Aspertzeko astirik gabe ikertzen dugu ingelesa ere, adibidez, eta The origins of the British Stephen Oppenheimer 2006, azken bi urteotan liburu salduenetarikoa izan da Britainia Handian.


Oxford-eko unibertsitateko genetistak milaka ADN frogekin azaldu du azken glaziazioan (duela 16.000 urte arte) Europa gehiena izotzez estalita egon zenean gizakia desagertu zela ia Garonatik iparrera, Europako gure arbaso larru gorriak pilatu zirela babesguneetan, onena egungo Euskal Herriaren inguruan (Done Anderretik D' Ordoña-raino) eremu karstikoa baita, eta bigarrena Balkanetan. Babesguneetatik at gizakia desagertu zen ia Europa osoan, eta itsas maila 124 metro jaitsi zen.


Duela 15.000 urte inguru tenperatura igo ahala, Basque country babesguneko larru gorriak Europako basamortua kolonizatu zuten. Honek gaur egungo europarren gene aberastasunaren %80a suposatzen du. Duela 7.500 urte beste ber-kolonizazio bat izan zen ekialdetik: indoeuroparrena. Euskal Herri ingurura ez zen heldu, baina ipar Europan gene aberastasunaren %15a besterik ez zuen suposatu, aurretik populatua zegoelako.

Adituak hau da ikertzen ari direna: glaziazio pean milaka urtez Euskal Herriko babesean bizitako larru gorriek zer hitz egiten zuten, eta duela 15.000 urteko Europako kolonizazioan (Britainia Handia, Eskandinavia...) ea euskara ere zabaldu zuten. Hedatu bazuten, normala ahaideak izatea Europako hizkuntza zaharretan. Oppenheimerrek dio proto-ingelesa duela 7.500 urte iritsi zela Britainia Handira. Zer diote aditu euskaldunek? Lizarduikoak Euskaldunen jatorrian ekarpena egin du.

Irakatsi zidaten gezurra eta egia zentzumenekin egiaztatu behar zirela. Aitortu behar dizut ez dakidala iberikoz, etruskoz, kaukasikoz... sei bat mila hizkuntza ei daude munduan, eta, beraz, beste batzuek idazten dutena bildu eta zabaldu besterik ez dugu egiten. Euskara-kaukasikoaren arteko lotura Tovar-ek egin zuen, eta Sarkisian euskara-armeniarra defendatzailea maiz etortzen da Euskal Herrira, uste dut diru publikoaz. Kaukasoa iberia baino urrunago da.

Trask-ek, adibidez, idatzi du «hizkuntza indoeuroparrak Europara iritsi baino 10.000 urte lehenago bazeudela hizkuntzak Europan», baina genetikoki frogatuta dago Euskal Herri ingurura gure arbasoak duela 40.000 urte inguru heldu zirela, eta indoeuroparrak Europara duela 7.500 urte inguru; alegia, Trask bakarrik okertzen da 20 bat mila urtetan. Akats txiki horrek sistema glotokronologiko osoa deuseztatzen du.

Espekulatutako protoeuskara Gorrotxategi izan zen dudan jarri zuena 2006-6-8an Henrike Knörr jaunarekin, Iruña Okako 1.700 urteko ostraka euskaldunekin batera, esanez euskararen historia berriz aztertu behar zela. Iruña Oka-ko eleak existitzen dira kazetetan direlako: urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, iesus, ama... eta beste 70 bat esaldi motz eta ehun luze bat hitz euskaraz, 800 bat ostraka, 275 kata 4 M2koak. 2006-11-23ko adierazpen ofizialak bermatzen ditu non besteren artean ozen dioen: «Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak dira, orduko beste milaka ebidentziarekin azaldu dira, erromatar garaiko geruzetan, eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian». Adituon babesa ageri da: Eliseo Gil Zubillaga eta Idoia Filloy Nieva arkeologoak, Juan Santos Yanguas EHUko Historia katedraduna, Henrike Knörr euskaltzain eta EHUko Euskal Filologia katedraduna, Ruben Cerdan fisikari nuklearra, Emilio Illarregui arkeologo eta SEK-eko irakaslea, Zoilo Calleja Arabako elizbarrutiko patrimonioko arduraduna.

Euskararen Jatorriaren batzarrak ez du zerikusirik izan gai honekin. Publikoki eskatu dugu Iruña Okako informazioa argitaratzea, 3. biltzarra antolatu genuen bertan, nazioarteko batzorde zientifikoa eratzea, 10-15 bat urteko plangintza arkeologikoa eta bitarteko teknikoak aztarnategia arakatzeko baldintza onenetan, duela bi mila urteko euskara ikertzeko duen aberastasunagatik. Beste 400 bat urtetan euskaraz eztabaidatzen jarrai dezagun beste kate-begi bat BERRIA kazetan, adeitasunez.

Erantzunak:

Bidaltzailea: filokolarpea [Kidea]
Gauza bat da gizakia penintsulako parte honetatik zabaldu zela esatea eta bestea euskara zela gizaki hauek zabaldu zuten hizkuntza. Frogaidazu, mesedez, eta erabili oinarri zientifiko bat!!

Egia izango da bere garaina Tovarrek euskara eta kaukasiera lotu zituela, burushakiarekin eta beste hainbat hizkuntzekin ere lotu izan da, baina uste dut froga berriak eman direla ahaideak ez direla frogatzeko (irakurri Trask-en The history of basque).

Lizarduikoa idatzitako liburuari dagokionez, Lakarrak eman zion erantzun luze samar bat 1999an, Uztaro aldizkariaren 31.aleko 15-84 orri bitartean, interneten topa dezakezue, baina nik arazoak izan ditut topatzeko
Permalink-a mezu RSS 2008-07-29 @ 15:49
Bidaltzailea: filokolarpea [Kidea]
lehen webgunearen hutsunea betetzea ahaztu zait:honi buruz gehiago: http://www.blogari.net/filokolarpea
blog berrian
Permalink-a mezu RSS 2008-07-29 @ 16:29
Bidaltzailea: ortodoxoa [Bisitaria] · http://www.blogari.net/euskjatorria
Zorionak blogagatik eta erantzuteagatik, bidali dezakezu beste bat Berriara, eztabaidarekin jarraitzeko, jakin mina dago eta.

>Gauza bat da gizakia penintsulako parte honetatik zabaldu zela esatea eta bestea euskara zela gizaki hauek zabaldu zuten hizkuntza. Frogaidazu, mesedez, eta erabili oinarri zientifiko bat!!

Nahi nuke frogatu, toponimia... oraingoz ezin dut. Zein hizkuntza zabaldu zuten zure ustez?
Permalink-a mezu RSS 2008-07-29 @ 16:43
Bidaltzailea: Aitor [Bisitaria]
Euskararen Jatorrikoei: mesedez utzi lelokeriak egiteari. Hizkuntzalaritzaz tutik jakin gabe ezin da hizkuntzalaritzan jardun, medikuntzaz tutik jakin gabe medikuntzan jardun ezin daitekeen bezala. Horren sinplea da... baina ez, zuek ekin eta ekin lelokeriak zabaltzeari. Gero gerokoak: horrela dihoakigu herri honetan. Kokoteraino naukaue.
Permalink-a mezu RSS 2008-07-29 @ 18:39
Bidaltzailea: Aitor [Bisitaria]
Flickr-eko argazkietan irakur daiteke Henrike Knorr lankide zenutela... Hori inondik inora ez da egia. GEZURTIAK! Ezin dira inola ere alderatu bere irizpide argiak eta zuen irizpide ezetik abiatzeak. Druiden Biltzarrean hari egin diozuela omenaldi beroa... Hobe Knorren izen onaren alde halako omenaldirik egingo ez bazeniote.
Permalink-a mezu RSS 2008-07-29 @ 19:07
Bidaltzailea: filokolarpea [Kidea]
Nik ez dakit zein izan zen zabaldu zuten hizkuntza, frogak falta zaizkit. Baina euskara izan zela esatea gehiegi iruditzen zait, frogak falta dira, ez dago garaiko dokumentu idatzirik eta toponimiatik nekez atera daiteke ondorio garbirik.

Euskaldunok maite dugu gure hizkuntza baina horregatik munduko hizkuntzarik zaharrena eta beste guztien ama dela esatea gehiegitxo deritzot
Permalink-a mezu RSS 2008-07-29 @ 21:02
Bidaltzailea: euskararen jatorria [Kidea] · http://www.euskararenjatorria.eu
Lizarduikoak hainbat liburu idatzi du, azken biltzarreko ponentzia oso interesgarria da eta hemen dago: http://www.euskararenjatorria.eu/Lizarduikoa%20Euskara%20historiaurreko%20Europaren%20hizkuntza.pdf Henrike Knörr-i omenaldi xume bat egin zitzaion azken biltzarrean bere alarguntsa eta alabaren aurrean, oso hunkigarria izan zen eta elkarteko lehendakariak hau irakurri zuen: http://www.blogari.net/euskjatorria/2008/05/19/knaprr_iruapa_oka_veleia_jatorria_euskar
Permalink-a mezu RSS 2008-07-30 @ 10:29
Bidaltzailea: Juan Antonio Plazaola [Bisitaria] · http://es.wikipedia.org/wiki/Imanol_Agirre
Nor zen Imanol Agirre? Inork badaki?
Permalink-a mezu RSS 2008-09-20 @ 09:59
Bidaltzailea: Administratzailea [Bisitaria] · http://www.blogari.net/euskjatorria
Ez nuen ezagutzen, eskerrik asko, ea irakurri eta aipatzen dugun hurrengo biltzar batean. Lotura bat itsatsi diot blogean. Barka berandu erantzuteagatik, badirudi abisatzeko sistemak ez duela funtzionatzen.
Permalink-a mezu RSS 2008-09-25 @ 10:42

Erantzun:

Zure eposta ez da orrialdean erakutsiko.
Zure URL-a erakutsiko da.
Onartutako XHTML etiketak: <p, ul, ol, li, dl, dt, dd, address, blockquote, ins, del, span, bdo, br, em, strong, dfn, code, samp, kdb, var, cite, abbr, acronym, q, sub, sup, tt, i, b, big, small, img>


authimage

Aukerak:
 
(Lerro saltoak <br /> bihurtzen dira)
(Izena, eposta & url-arentzako cookiak finkatu)
----------

Euskararen jatorriaren bloga

Euskararen jatorriari buruz eztabaidatzeko bloga. Aurreko Biltzarretako ponentziak eta informazioa: http://www.euskararenjatorria.eu Euskararen jatorriaren I biltzarra

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution