Artxiboak: Uztaila 2008

2008-07-29

Aspertzen ez bazara, ikertu ingelesa

Berrian artikulu bat:

Aspertzen ez bazara, ikertu ingelesa

Euskararen Jatorria batzarraren izenean

Agur, Josu. Pozez irakurri nuen zure gutuna, Aspertzen bazara... ikertu euskara!

Izenburua dotorea, Pixka bat ez mucho lotsagarria baino askoz ere hobea. Druiden batzarra baino aukeran nahiago sorgin, intxixu edo aztien batzarra, baina eskertzen dizut lorea, ohituta gaude okerragoekin.

Aurretik aipatu nahi dizut euskararen ahaideen eztabaida zaharra dela, gutxienez 430 bat urtetan idazle aunitzek (Poza 1587, Etxabe 1606, Larramendi 1728, Astarloa 1800, Humboldt 1821, Schuchardt 1908, Gomez Moreno 1949, Mitxelena 1954, Tovar 1959, Krutwig 1978, Gorrotxategi, Swadesh, Ruhlen, Bengtson, Trask, Del Cerro, Alonso, Arnaiz, Angus J Huck, Vennemann...) plazaratu dituztela iritziak eta ez dudala uste gutun pare batekin agortuko dugunik gaia, beste kate-begi bat agian.

Aspertzeko astirik gabe ikertzen dugu ingelesa ere, adibidez, eta The origins of the British Stephen Oppenheimer 2006, azken bi urteotan liburu salduenetarikoa izan da Britainia Handian.


Oxford-eko unibertsitateko genetistak milaka ADN frogekin azaldu du azken glaziazioan (duela 16.000 urte arte) Europa gehiena izotzez estalita egon zenean gizakia desagertu zela ia Garonatik iparrera, Europako gure arbaso larru gorriak pilatu zirela babesguneetan, onena egungo Euskal Herriaren inguruan (Done Anderretik D' Ordoña-raino) eremu karstikoa baita, eta bigarrena Balkanetan. Babesguneetatik at gizakia desagertu zen ia Europa osoan, eta itsas maila 124 metro jaitsi zen.


Duela 15.000 urte inguru tenperatura igo ahala, Basque country babesguneko larru gorriak Europako basamortua kolonizatu zuten. Honek gaur egungo europarren gene aberastasunaren %80a suposatzen du. Duela 7.500 urte beste ber-kolonizazio bat izan zen ekialdetik: indoeuroparrena. Euskal Herri ingurura ez zen heldu, baina ipar Europan gene aberastasunaren %15a besterik ez zuen suposatu, aurretik populatua zegoelako.

Adituak hau da ikertzen ari direna: glaziazio pean milaka urtez Euskal Herriko babesean bizitako larru gorriek zer hitz egiten zuten, eta duela 15.000 urteko Europako kolonizazioan (Britainia Handia, Eskandinavia...) ea euskara ere zabaldu zuten. Hedatu bazuten, normala ahaideak izatea Europako hizkuntza zaharretan. Oppenheimerrek dio proto-ingelesa duela 7.500 urte iritsi zela Britainia Handira. Zer diote aditu euskaldunek? Lizarduikoak Euskaldunen jatorrian ekarpena egin du.

Irakatsi zidaten gezurra eta egia zentzumenekin egiaztatu behar zirela. Aitortu behar dizut ez dakidala iberikoz, etruskoz, kaukasikoz... sei bat mila hizkuntza ei daude munduan, eta, beraz, beste batzuek idazten dutena bildu eta zabaldu besterik ez dugu egiten. Euskara-kaukasikoaren arteko lotura Tovar-ek egin zuen, eta Sarkisian euskara-armeniarra defendatzailea maiz etortzen da Euskal Herrira, uste dut diru publikoaz. Kaukasoa iberia baino urrunago da.

Trask-ek, adibidez, idatzi du «hizkuntza indoeuroparrak Europara iritsi baino 10.000 urte lehenago bazeudela hizkuntzak Europan», baina genetikoki frogatuta dago Euskal Herri ingurura gure arbasoak duela 40.000 urte inguru heldu zirela, eta indoeuroparrak Europara duela 7.500 urte inguru; alegia, Trask bakarrik okertzen da 20 bat mila urtetan. Akats txiki horrek sistema glotokronologiko osoa deuseztatzen du.

Espekulatutako protoeuskara Gorrotxategi izan zen dudan jarri zuena 2006-6-8an Henrike Knörr jaunarekin, Iruña Okako 1.700 urteko ostraka euskaldunekin batera, esanez euskararen historia berriz aztertu behar zela. Iruña Oka-ko eleak existitzen dira kazetetan direlako: urdin, isar, zuri, gori, edan, ian, lo, ta, iaun, iesus, ama... eta beste 70 bat esaldi motz eta ehun luze bat hitz euskaraz, 800 bat ostraka, 275 kata 4 M2koak. 2006-11-23ko adierazpen ofizialak bermatzen ditu non besteren artean ozen dioen: «Iruña Okako ostrakak erromatar garaikoak dira, orduko beste milaka ebidentziarekin azaldu dira, erromatar garaiko geruzetan, eta zigilatzen dituzten beste erromatar garaiko geruzen azpian». Adituon babesa ageri da: Eliseo Gil Zubillaga eta Idoia Filloy Nieva arkeologoak, Juan Santos Yanguas EHUko Historia katedraduna, Henrike Knörr euskaltzain eta EHUko Euskal Filologia katedraduna, Ruben Cerdan fisikari nuklearra, Emilio Illarregui arkeologo eta SEK-eko irakaslea, Zoilo Calleja Arabako elizbarrutiko patrimonioko arduraduna.

Euskararen Jatorriaren batzarrak ez du zerikusirik izan gai honekin. Publikoki eskatu dugu Iruña Okako informazioa argitaratzea, 3. biltzarra antolatu genuen bertan, nazioarteko batzorde zientifikoa eratzea, 10-15 bat urteko plangintza arkeologikoa eta bitarteko teknikoak aztarnategia arakatzeko baldintza onenetan, duela bi mila urteko euskara ikertzeko duen aberastasunagatik. Beste 400 bat urtetan euskaraz eztabaidatzen jarrai dezagun beste kate-begi bat BERRIA kazetan, adeitasunez.

----------

Euskararen jatorriaren bloga

Euskararen jatorriari buruz eztabaidatzeko bloga. Aurreko Biltzarretako ponentziak eta informazioa: http://www.euskararenjatorria.eu Euskararen jatorriaren I biltzarra

Bilaketa

Blog hau sindikatu

Zer da hau?

Elurnet Informatika Zebitzuek eskaintzen duten zerbitzua
Ikastaroak, garapena, zerbitzu informatikoak, blogak

free 
website stats program

powered by
b2evolution