
Ikerketa aurrera eramateko orduan, aztarnategiari buruzko hainbat alor landu dira, hala nola, kokapen beraren eta inguruaren ezaugarriak, fondo kartografiko, fotografiko eta agirikoeneko dokumentazio historikoa eta indusketa zaharrei dagozkien agiri arkeologikoak kontsultatuz. Landa-lan bizia egin da, eremuaren prospekzio sistematikoa (mikrotopografia, azalerako materialak eta beraien sakabanatzea eta ageriko egituren ikerketak), zundaketa kopuru handia (guztira 276, 4m2koak bakoitza), eta honekin batera, landarediaren hazkunde bereizgarria dela eta, goi-inperio aldiko hiriaren lur azpian dauden egiturak antzeman dira, eskalazko aeromodelo batekin hartutako airetiko argazkigintza lan sistemako bat aurrera eramanez.
Dokumentazio oinarrri grafiko eta kartografiko guzti honekin, behin prozesatua eta aztertua (datuok, lursailez lursail laburbilduta, 2007ko Abenduan eskura emandako memoria zabal batean jasotzen dira), aztarnategiaren potentzial arkeologikoaren ebaluazio eta zonifikazio zehatza aurrera eraman ahal izan da, aztarnategiaren babes erregimenaren oinarri izango dena.
Aztertutako adierazgailu guztiak, Iruña-Veleiako ahal arkeologiko handia azpimarratzen dute. Lur azpian dagoen ondareak, aberastasun handia, hedadura oso zabala eta aldi kronologiko zabala, Brontze Arotik Berantantzinateraino, daukala adierazten digu. Ohiz kanpoko kontserbazio egoera erakusten du, partzialki titulartasun publikopean nekazal esparru batean kokatuta egoteak alde izan duelarik. Ikerketa hau da beraz, gure ondare kulturalekoa den aztarnategi esanguratsu honen etorkizuneko kontserbazioa eta geroko ikerketa, sustapena eta balorean jartzea bermatuko duten legezko neurriak indartzeko, beharrrezkoa egiten den ekarpena.
Euskararen jatorriari buruz eztabaidatzeko bloga. Aurreko Biltzarretako ponentziak eta informazioa:
http://www.euskararenjatorria.eu